Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak Kontuen Epaitegietako idazkari eta legelariendako jardunaldiak antolatu ditu

Argitalpen data

Jardunalodien helburua da kontuen epaitegietako idazkari eta legelarien kezka, arazo eta erronkez hitz egitea, hortik aterako den gogoeta guztiendako onuragarria izan daitekeelakoan.

Bi egunetan aztertuko diren gaien artean honakoak aipa daitezke: idazkaritza juridikoen osaketa eta zereginak; langileriaren aukeraketa eta kudeaketa, soldatak, aseguruak; zerbitzuen kontratazioa eta lankidetza-hitzarmenak; kontuen epaitegietako teknikariak lekuko edo peritu lanetan epaiketetan; lege berri batzuen eragina kontuen epaitegien lanean, administrazio elektronikoa, txostenen eduki juridikoa, kalitate-kontrola,legezkoktasunaren norainokoa, kontu erantzukizuna...

Amaierako hitzaldia Kontuen Epaitegiko fiskal buru Miguel Angel Torresek emanen du, kontu erantzukizuna eta fiskaltzaren eta kontuen epaitegien arteko harremanak hizpide harturik.

Jardunaldiak Nafarroako Kontuen Ganberaren egoitzan eginen dira.