Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu

Argitalpen data

Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu. Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak horixe iragarri dio NUPko errektoreari, biek gaur goizean egin duten bileran. Cabeza karguaz jabetu zenetik, biek egin duten lehenbiziko bilera izan da. NUPk 100 bat milioiko aurrekontua du. Hirugarren aurrekontu publikoa da, Gobernuarenaren eta Iruñeko Udalarenaren atzetik. Bileran, errektoreak NUPren egoeraren eta etorkizuneko erronken berri eman dio Kontuen Ganberako lehendakariari.

Kontuen Ganberak NUPz eginiko azken txostena 2020koa da. Orduan kontabilitate analitikoaren martxan jartzea aztertu zuen.