Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberak Sodenak eta CEN-ek maskarak erosteko kontratua ikertuko du

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Sodenak eta Nafarroako Enpresarien Elkarteak maskarak erosteko sinatu zuten kontratua ikertu eta gaiaz txosten bat eginen du. Gobernuko Kontu-artzaietzak kontratuaz egin duen txostenaren arabera, operazioak galera ekonomiko handia ekar liezaioke sozietate publikoari. Txostena ezagutu ondoren, Sodenako kontseiluak Pilar Irigoyen zuzendari-kudeatzailea kargutik kentzea erabaki zuen.

Kontuen Ganberak pandemiaren aurkako materialaren erosketa ikertua du, beti ere Gobernuak zuzenean eginiko erosketez. Iaz argitaratu zuen 2020ko gastuei buruzko txostena, eta bertan ez zen irregulartasunik atzeman. Iazko datuak aurten ezagutaraziko ditu, Gobernuaren kontu-orokorrei buruzko txostenean eta udalei buruzkoetan ere.