Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganberako lehendakaria bi batzorderen aitzinean agertu da

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak bi agerraldi egin ditu gaur Parlamentuan. Batetik, Ekonomia y Ogasun Batzordean, enpresa publikoen langileriaren kontratazioaz hitz egiteko. Gaia 2020ko kontu orokorrei buruzko txostenean aztertu zen, Navarra Sumak eskatuta. Parlamentuko taldeak bi konturen azterketa eskatu zuen: aldi baterako kontratuak finko bihurtzeko modua eta langileriaren kontratazioan berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioak zenbateraino betetzen diren. Ondoren, Unibertsitateko. Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen aitzinean agertu da, Gobernuak Tracasa Instrumental enpresari eginiko enkarguaz hitz egiteko. Gaiaz txosten bat egin ondoren, oraingoan Kontuen Ganberak eman zituen gomendioen jarraipena egin da.