Skip to main content

ASOCEX

Luis Muñoz Gardek itxaron-zerrendak gutxitzeko kontu-sailari buruzko txostena aurkeztu du

Argitalpen data

Luis Muñoz Nafarroako Comptos Ganberako presidentea Parlamentuaren Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur, Osasunbidearen itxaron-zerrendak  gutxitzeko onarturiko kontu-sailaren kudeaketari buruzko fiskalizazio txostena azaltzeko. 

Muñozek azal duenez, 2008an Osasunbideak 19,2 milioi gastatu zituen kontratazio eta produktibitate-osagarrian, beti ere itxaron-zerrendak gutxitzeko asmoz: kontratazio berrietan 13 milioi gastatu ziren, eta gainerakoa 1.810 lagunek kobratu zuten aipaturiko osagarrian. Gastu handiena Nafarroako Ospitalera bideratu zen (%21) Ospitalez kanpoko arreta (%19), lehen mailako arreta (%19) eta Bideko Birgina Ospitalea (%16). 

Dirutza hori gastatuta, emaitza honakoa da: itxaron-zerrendak %25 gutxitu ziren. 50.000 lagun ziren itxaron-zerrendetan 2008ko amaieran 

Comptos Ganberako presidentearen aburuz, horrelako neurriak noizean behin hartzeak zerrendak gutxitu egiten ditu hasiera batean, baina epe luzera ez da soluzio egokiena. Txostenak bestelako planteamendua eskatzen du: itxaron-zerrenda zergatik sortzen diren aztertzea, ondoren planifikazioa eta baliabideen kudeaketa ez ezik, zerrenden eta ospitaleen kudeaketa ere hobetzeko.