Skip to main content

ASOCEX

Luis Muñoz Gardek lanaren urrezko domina lortu du

Argitalpen data

Luis Muñoz Garde Comptos Ganberako presidente ohiak lan arloan eginiko merituak saritzen dituen urrezko domina jaso du. Muñoz Garderekin batera beste 34 lagun saritu ditu Espainiako Gobernuak. Sariaren xedea da edozein lan edo zerbitzutan eginiko ibilbide eredugarria nabarmentzea. 

Muñoz Garde Etxalarren sortu zen 1939an. Merkataritza-ikasketak bururu ondoren, aholkulari fiskalen elkartean sartu zen eta Kontu-ikuskarien elkarteko kide ere izan zen.

Lau hamakadatan aholkulari fiskal lanetan aritu ondoren, 1997an Nafarroako Parlamentuak Comptos Ganberako presidente izendatu zuen, eta sei urte geroago berriro aukeratu zuten erakundenko buru.