Skip to main content

ASOCEX

Luis Ordoki, pertsona bakarreko kontrol erakundeen alde

Argitalpen data


Luis Ordoki, Comptos Ganberako idazkari nagusiak hitzaldi bat eman du gaur Logroñon, Errioxako administrazio publikoko eskolak antolatuta. Hitzaldiaren helburua zen Errioxako agintari eta administrazioetako arduradunei kontrol erakundeen funtzionamendua azaltzea. Ordokik Comptos Ganbera Estatuko lehenbiziko kontrol erakundea izan zela gogoratzeaz gain, pertsona bakarreko eredua aukeratu izana nabarmendu du. Comptos Ganberak idazkari nagusiaren aburuz, eredua eraginkorragoa da eta kontrol erakundeen politizazioa zaildu egiten du.  Horregatik, Errioxan kontrol erakundea martxan jartzekotan, eredu horren aldeko apustua egiteko aholkua eman die bertako agintariei.