Skip to main content

ASOCEX

Minerva Ullate: "Diru-laguntzen ebaluazio kultura falta dugu"

Argitalpen data

Berrehun bat lagun elkartu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren  Institutuaren egoitzan, diru-laguntzen kudeaketa eta kontrola aztertzeko. Jardunaldia Kontuen Ganberak, Nafarroako Kontu-Hartzailetzak eta NAPIk antolatu dute. Gaur zortzi, jarripena izanen du.

Diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren aurrekontuan %20 dira. Diru-laguntzen planifikazio eta ebaluazioa hobetu beharra aipatu da. Minerva Ullate Osasunbideko Berrikuntza eta Antolaketaren atal buruak azpimarratu du idea: "Askotan ez da behar bezalako planifikaziorik egiten. Eta hori egin ezean, ezinezkoa da ondorengo ebaluazioa. Diru-laguntza ebaluatzeko kultura zabaldu behar da. Nafarroako Gobernuan bi departamentuk dute kultura hori: "Eskubide Sozialetako eta Osasun Departamentua. 

Rodrigo Cebrian Castilla Leongo Gobernuko Kontu-hartzailetzako kidea ere mintzatu da. Haren ustez, Europak diru-laguntzen kontrola goitik behera aldatu du. "Europatik datozen diru-laguntzen kontrolean helburuak lortzea da garrantzitsuena. Eta filosofia hori gure administrazioetara ere helduko da". 

Irudian, jardunaldiaren hasiera-ekitaldia: ezkerretik hasita, Kontuen Ganberako auditore Javier Marticorena: NAPIko zerbitzu buru Eva Zarranz; eta Nafarroako Gobernuko kontu-hartziale nagusi Juanjo Perez.