Skip to main content

ASOCEX

Nafarroako Gardentasun Kontseilua lanean hasi da

Argitalpen data

Nafarroako Gardentasun Kontseiluak sorrera bilera egin zuen atzo, Nafarrako Jauregian, organo sortu berriaren lan ildoak zehazteko. Gardentasun Kontseilua kontrol erakunde autonomoa da, biztanleriak informazio publikoa jasotzeko duen eskubidea bermatu nahi duena. Alde horretatik, biztanleen kexak jasoko ditu, gardetnasunari loturiko lege proiektuez iritzia emanen du, gardentasun egoerari buruzko azterketak bultzatuko ditu eta, azkenik, gardentasuna zabaltzeko prestakuntza eta sentsibilizazio kanpainak eginen ditu. .

 Pilar Yoldi kazetaria da Kontseiluko lehendakaria. Beste 13 kideak Gobernuko, Parlamentuko, Kontuen Ganberako, Aratekoko, Unibertsitate Publikoko eta Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariak dira. Kontuen Ganberako ordezkaria Gemma Angelica Sanchez da eta ordezkoa Jose Luis Ezkerro, biak erakundeko legelariak. 

Irudian, Nafarroako Gardentasun Kontseiluko kideak, atzo Iruñean eginiko bileran.