Skip to main content

ASOCEX

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoari buruzko jardunaldia antolatu dute

Argitalpen data

Nafarroako Goberrnuak eta Kontuen Ganberak Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmenari buruzko jardunaldia antolatu dute. Datorren ostiralean izanen da, goizeko 9etan hasita. Bertan Nafar Ogasuneko arduradun nagusiak ariko dira hizlari: Mikel Aranburu kontseilari; Luis Esain Ogasuneko zuzendaria; Maite Dominguez, Hitzarmen Ekonomikoaren zerbitzu burua; eta Javier Zabaleta, Arautegi eta Babes Juridikoaren zerbitzu burua. Roldan Jimeno historialariak hitzarmenaren bilakaera aztertuko du. Hasierako hitzaldia Uxue Barkos lehendakariak eginen du, eta itxierakoa Ainhoa Aznarez Parlamentuko lehendakaria.

Gaian interesa duten guztiek parte har dezakete, aurretik web orri honetan berean izena emanda.