Skip to main content

ASOCEX

Osasungintzaren kudeaketari buruzko jardunaldia, arrakastatsua

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak "Osasungintzaren kudeaketa gaur egungo krisi ekonomikoan" izenburupean antolaturiko jardunaldiak arrakasta handia lortu zuen, partaideak berrehun bat izan baitziren.  Ekimena Osasunbidea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz egin zen, erizainen eskolako areto nagusian. 

Marta Vera Osasun kontseilariak egin zuen jardunaldiaren aurkezpena. Ondoren, Enrique Castellon mediku eta ekonomilariak  "Aldatzea ez da moztea: osasungintzaren aldaketa atzeraezina" gaiaz mintzatu zen. Hitzaldia amaituta, aditu batzuek osasungintzaren erronkak aztertuko zituzten  mahai-inguru batean: Angel Sanz, Osasunbideko kudeatzailea; Ignacio Yurss Lehen Arretako zuzendaria; Ignacio Iribarren Nafarroako ospitaleetako zuzendaria; Iñigo Goenaga, Clínica Universitariako eragiketa burua; eta Jesus Muruzabal Kontuen Ganberako auditorea. 

Helio Robleda Kontuen Ganberako presidenteak erakundeen arteko kolaborazioaren garrantzia azpimarratu zuen itxiera-ekitaldian. Horrelako ekimenek diru publikoaren kudeaketa hobetzeko balio behar dutela nabarmendu zuen.