Skip to main content

ASOCEX

Pandemiari buruzko gogoeta zabal bezain interesgarria

Argitalpen data

Kontuen Ganberak antolatua, Covid-19aren ondorioak aztertzeko jardunaldi bat egin da gaur goizean Iruñeko Baluarten.

Hasiera pandemia lehen lerrotik bizi izan duten bi lagunen arteko elkarrizketa izan da: Carlos Artundo Osasunbidedo zuzendari nagusia eta Ignacio Lopez-goño mikrobiologo eta Nafarroako Unibertsitateko katedraduna. Nork bere talaiatik, pandemian ikasitakoaz hitz egin dute, eta etorkizuneko erronkez ere.

Ondoren, krisiaren ondorioak aztertu dira, hiru arlotan: gizartean, ekonomian eta enpresan. Sergio Garcia soziologoa, Mikel Casares NUPko Ekonomia departamentuko burua eta Jon Angulo Hidro Rubber empresako zuzendaria mintzatu dira.

Hirugarren elkarrizketan pandemiak Nafarroako kontu publikoetan izan duen eragina aztertu dute. Hizlariak, honakoak: Oscar Martinez de Bujanda, Foru Ogasuneko burua; Nafarroako kontu-hartzaile nagusi Iñaki Arrizabalaga; eta Fermin Cabases Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ekonomia aholkularia.

Azkenik, krisiak diru publikoaren kontrolean izan duen eragina aztertu da. Parte hartu duten hiru adituak honakoak: Pablo Arellano Estatuko kontu-hartzaile nagusia; Eduardo Ruiz Intosai Development Iniciative erakundeko burua; Vicent Cucarella, Valentziako Komunitateko Kontu Epaitegiko presidentea; eta Diego Iñiguez Espainiako Kontu Epategiko kontseilaria.

Jardunaldiaren inaugurazio ekitaldia Unai Hualde Parlamentuko presidenteak egin du. Amaierako hitzaldia, berriz, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria.

Irudian, krisiak diru publikoaren kontrolean izan duen eragina aztertu duten adituak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariarekin.