Skip to main content

ASOCEX

Roldan Jimeno historialariak Maria Puy Huiciren "En torno a la conquista de Navarra" liburua aurkeztu du Kontuen Ganberan

Argitalpen data

Roldan Jimeno historialariak Maria Puy Huiciren "En torno a la conquista de Navarra" liburuaren berrargitalpena aurkeztu gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan eginiko prentsaurrekoan. Aspaldian agorturik zegoen liburua Pamiela argitaletxeak plazaratu du. Ekitaldiaren hasieran Kontuen Ganberako presidente Helio Robledak hitz egin du, Huiciren lanaren balioa azpimarratzeko. Robledak gogoratu duenez, 1995ean Kontuen Ganberak erakundearen domina eman zion historialariari, urtetan eginiko ahalegina eskertzeko.

Roldanek adierazi duenez, Huiciren lana funtsezkoa da konkistaren garaia ezagutzeko. Huici politikoki "nabarrista" eta abertzaletasunaren aurkakoa zela esan ondoren, Gaztelaren konkista beste inork baino gogorrago salatu zuela azpimarratu du. Huiciren iloba Amaiak ere parte hartu du goizeko ekitaldian. Haren iritziz, Huici oso emakume aurreratua izan zen, garaiko emakumeen ohiko bizimodutik oso aldenturik bizi izan zelako.

Maria Puy Huici eskolako irakaslea izan zen ofizioz eta historia-ikertzaile afizioz eta pasioz. Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua, Nafarroako Gorteei buruzko testia egin zuen. Eskolan erretiroa hartu ondoren, hogeita hamar urtez lanean segitu zuen, bereziki Kontuen Ganberaren historia ikertu eta ezagutarazteko. Horren fruitu dira erakundearen historiaz idatzi zituen hiru liburuak.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Helio Robleda, Amaya Huici eta Roldan Jimeno.