Argitalpen data
Gaur eguerdian Udal Barne Kontrolari buruzko III. Kongresua amaitu da. Palentzian egin da atzotik, Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Palentziako Diputazioak antolaturik. Nola indartu udal kontu-hartzailearen profesioa, horixe izan da kongresuaren leloa.
Arrakasta handikoa izan da kongresua, partaide kopuruak frogatzen duenez: 450 profesionalek hartu dute parte. Horien artean, Kontuen Ganberako lau ordezkari: Jose Javier Garcia auditorea eta Edurne Martinikorena, Elviera Balduz eta Marta Sabalza auditoretzako teknikariak.
Irudian, gaur goizeko mahai-inguru bat.