Skip to main content

ASOCEX

Udal idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberan elkartu dira

Argitalpen data

Nafarroako Udal nagusietako idazkari eta kontu-hartzaileak Comptos Ganberaren egoitzan elkartu dira. Comptos Ganberak antolaturiko bileraren helburua zen aurtengo fiskalizazio plana aurkeztea, bereziki udal arloan egin beharrekoa.

 

Luis Muñoz presidenteak ideia bat nabarmendu du: Comptos Ganberaren kontrola bitarteko egokia izan daitekeela kudeaketa hobetzeko. Ondoren, Pilar Sola auditoreak aurtengo planaren berri eman die eta, azkenik, Jose Luis Ezkerro legelaria diru publikoa erabiltzen dutenen erantzukizunaz mintzatu da.