Skip to main content

ASOCEX

Unai Hualde, Parlamentuko presidentea, Kontuen Ganberan bisitan

Argitalpen data

Unai Hualde, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Kontuen Ganberaren egoitzan izan da gaur goizean.

 Hualde ekainaren 19an aukeratu zuten Parlamentuko buru, eta egunotan gure lurraldeko agintariekin elkarrizketatzen ari da. Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak kontrol erakundearen asmoez hitz egin dio, aurtengo lan programaz eta datozen hiru urteotako estrategiaz, batez ere.

 Hualdek eta Olaetxeak bi erakundeen arteko harreman onaren garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, Kontuen Ganbera autonomoa izanagatik, Parlamentuaren esparruan dago kokaturik.

 Elkarrizketa amaiturik, Hualdek egoitzako leku nagusiak ikusi ditu. Kontuan hartzekoa da Kontuen Ganberaren egoitza XIII. mendeko eraikina dela, gotiko zibilak Iruñean duen etxe nagusia.

 Irudian, Hualde eta Olaetxea Kontuen Ganberako barneko patioan.