Skip to main content

ASOCEX

Vitor Manuel Silva Caldeira, Mariano Zufía saridun

Argitalpen data

Vitor Manuel Silva Caldeirari eman diote aurtengo Mariano Zufia saria. Sariaren helburua da diru publikoaren eta auditoretzaren aldeko lana egin duen pertsona baten ibilbidea nabarmentzea. Fiasep Fundazioak ematen du, bi urtean behin. 

2008an sorturiko sariak Kontuen Ganberako lehen presidentearen izena darama. Mariano Zufia 1981ean izendatu zuten Kontuen Ganberako lehendakari. Kontuen Ganbera Estatuko lehen kontrol erakunde autonomikoa izan zen.  

Vitor Manuel Silva Caldeirek azaroaren 10 eta 11n Tenerifen eginen den auditoretza Publikoaren X. Kongresuan jasoko du saria.