Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Ignacio Cabeza, gaur goizean Parlamentuan.
Ignacio Cabezak toki sektoreari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko.

Cabezak nafar udal antolaketa azaldu du, udal eta kontzejuen tamaina txikia nabarmenduz: “Udalen %70 1.000 biztanletik beherakoak dira”.

Vicente Condor omenaldi egunean.
Vicente Condor katedraduna omendu dute Zaragozan

Pasa den urtarrilaren 12an, Zaragozako Unibertsitateak omenaldia egin zion Vicente Condor Ekonomia y Kontabilitate katedradunari. Omenaldiak bi zati izan zituen. Lehenbizikoan Jose Antonio Angulo Alkalako Unibertsitateko katedradunak kontabiilitatearen eta auditoriaren egoera eta etorkizuna aztertu zituen. Bigarrenean, Vicente Montesinos katedradun erretiratuak Condoren ibilbidea errepasatu zuen.

Omenaldian 100 bat lagunek parte hartu zuten, horien artean Kontuen Ganberako lehendakari Ignazio Cabeza.

Ignacio Cabeza, gaur Parlamentuan.
Ignacio Cabezak Foru Administrazioaren ekonomia adierazleek hobera egin dutela adierazi du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, gaur goizean agertu da Ekonomia eta Ogasun Batzordean, 2022ko Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko.

Ignacio Cabeza eta Miguel Ángel Aurrecoechea, Kontuen Ganberako auditorea
Ignacio Cabezak, etzi, 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urtarrilak 10, 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko. Bertan Foru Administrazioaren finantza-egoeraren ikuspegi orokorra islatzen da. Batzordearen bilera goizeko 9:30ean hasiko da.

Ignacio Cabeza eta, haren eskuinean, Miguel Angel Aurrekoetxea.
Ignacio Cabezak Sodenak Parquenasari eginiko diru-ekarpenaz hitz egin du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakaria Sodena sozietate publikoak Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan. Txostena EH Bildu taldeak eskatua egin zen. Parquenasa Senda Viva parke naturala kudeatzen du.

Ignacio Cabeza Xabier Alcuaz NUKFko lehendakariarekin.
Ignacio Cabezak Xabier Alcuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria jaso du

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakaria  Xabier Alcuaz Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakariaren elkartu da gaur goizean. Bilera Alcuaz bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da.

Informazio finantzarioaren eta datuen kontrola, aztergai Sevillan

Gaur eguerdian, amaiera eman zaio Sevillan udalen informazio finantzarioaren eta datuen kontrolari buruzko jardunaldiari. Bi eguneko prestakuntza saioa izan da. Atzo hasi zen, Pablo Arellano Estatuko kontu-hartzaile nagusiaren hitzaldiarekin. Sevillako jardunaldietan kontu interesgarriak izan dituzte hizpide, beste beste zibersegurtasuna, digitalizazioa, alogaritmoen erabilpena eta barne kontrola. Kontuen Ganberak lau ordezkari izan ditu: Ignacio Cabeza lehendakaria, Jose Contreras idazkari nagusia, Jose Javier Garcia auditorea eta Esperanza Garcia auditoretzako teknikaria.  

Ignacio Cabeza gainerako kontu epaitegietako ordezkariekin.
Nafarroako Kontuen Ganberak emisio gutxiko eremuak fiskalizatuko ditu

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta Kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, toki-erakundeetako emisio gutxiko eremuen fiskalizazioaz hitz egiteko.

Kontuen Ganberak etxebizitza babestua fiskalizatuko du

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, autonomia-erkidegoetan etxebizitza babestuaren sustapenaren eta kudeaketaren fiskalizazioari buruz hitz egiteko. Garrantzi sozial berezia duen arloa.

Gizarte-kontabilitatea aztergai, Gizakia Helburu Fundazioko arduradunekin

Gaur goizean, gizarte-kontabilitateari buruzko prestakuntza saio bat egin dugu. Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko bi arduradun etorri zaizkigu horren berri ematera: Alfonso Arana gerentea eta Kristina Illescas zuzendari teknokoa. Hitzaldiaren helburua zen fundazioaren lana ezagutzea eta, batez ere, diru-laguntzen itzulera sozialaz egina duten azterketaren berri jasotzea.

Subscribe to Noticias