Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da

Emilio Ontiveros ekonomialari ospetsua hil da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritoa, ekonomia eta finantza kontuen aholkularitzan dabilen Afi enpresa sortu eta hil arte zuzendu du.

Informes Nafarroako Parlamentuaren 2021eko kontuak

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2021eko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita. Iaz, Nafarroako…

(370 Kb)
Berriak Vicente Madoz, Kontuen Ganberako topaketetan protagonista

Vicente Madoz psikiatrak Kontuen Ganberako topaketetan parte hartu du. Ekimenaren helburua da gizarte, politika, ekonomia eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekartzea. Madoz duela bi urteko martxoan gonbidatu genuen, pandemiak bete-betean harrapatu gintuen astean. Madoz bera izan da ekimena berreskuratzeko antolatu dugun saioaren…

Informes Nafarroako Kontseiularen 2021eko Kontuak

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2021eko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. 

(328 Kb)
Informes Nafarroako Arartekoaren 2021 urteko kontuak

Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Arartekoaren iazko kontuei buruzko txostena egin du. Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Aurtengo martxoan, Patxi Verak Javier Enerizi lekukoa hartu…

(349 Kb)
Berriak Kontuen Ganbera, segurtasun eskema nazionala lortu duen Estatuko lehen kontu epaitegia

Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du.  Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea. Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.

Berriak Kontu Epaitegietako ordezkarien bilera, Europatik ekarritako diru-funtsaren kontrolaz mintzatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Alcalako Unibertsitatean elkartu dira gaur goizean, Europak pandemiari aurre egiteko emanen duen diru-funtsaren kontrola aztertzeko. Bertan izan da, Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakaria. Kontu Epaitegiko lehendakari Enriqueta Chicano presidentea eta Fiskalizazio arloko buru Maria Dolores…

Berriak Bi kontu-ikuskari nafar, Herri Kontuen Euskal Epaitegian hizlari

Karen Moreno eta Miguel Angel Aurrekoetxea, Kontuen Ganberako kontu-ikuskariak, Gasteizen izan dira gaur, bertako Herri Kontuen Euskal Epaitegiko teknikariei prestakuntza saioa bat emateko. Saioaren helburua zen auditoretzako irizpide eta arauez hitz egitea, horiek ikuskaritza-gidetan nola txertatzen diren azalduz.

Informes Urdazubiko Udalari egindako gomendioen jarraipena

Kontuen Ganberak Urdazubiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Funtsean duela hamar urteko txosten batean eginiko gomendioen jarraipena egin du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen. Urdazubi 348 biztanleko herria da. Udalak hiru langile ditu. Idazkari-kontu hartzailea (Zugarramurdirekin partekaturik) administrari-laguntzailea eta zerbitzu…

(993 Kb)
Berriak Ignacio Cabeza Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorearekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Iraburu Nafarroako Unibetsitateko errektorearekin elkartu da gaur goizean. Bere karguaz jabetu zenetik, Cabeza Nafarroako erakunde nagusietako ordezkariekin bildu da. Horixe zen gaurko bileraren helburua. Bi erakundeen erronkez hitz egiteaz gain, biena arteko loturaz ere mintzo dira. Izan ere, Nafarroako…

Antesala despacho presidencia