Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Jose Contreras, Kontuen Ganberako idazkari nagusia

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak Jose Contreras izendatu du erakundeko idazkari nagusi. Orain artekoa Jose Luis Ezquerro zen. Idazkari nagusia lehendakariak izendatzen du, beti ere etxeko legelarien artean. Bi zeregina nagusi ditu: talde juridikoa zuzentzea eta langileri-buru izatea.

Berriak Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu

Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu. Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak horixe iragarri dio NUPko errektoreari, biek gaur goizean egin duten bileran. Cabeza karguaz jabetu zenetik, biek egin duten lehenbiziko bilera izan da. NUPk 100 bat milioiko aurrekontua du. Hirugarren aurrekontu publikoa da, Gobernuarenaren eta…

Berriak Ignacio Cabeza Nafarroako Justiziako ordezkari nagusiekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria lurraldeko agintari nagusiekin egiten ari den bilera-errondan, gaur Justiziaren txanda izan da. Ignacio Cabeza Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko lehendakari Joaquin Galverekin elkartu da. Ondoren, Jose Antonio Sanchez fiskal nagusiak hartu du bere bulegoan. Cabezak bi erakundeen arteko kolaborazioarekin segitzeko…

Berriak Ignacio Cabeza arartekoarekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Patxi Vera arartekoarekin elkartu da gaur goizean. Bileraren helburua zen bi erakundeentzat interesekoak diren gai batzuk aztertu eta elkarren arteko harremanak sendotzea, batez ere prestakuntza arloan. Bileran Arartekoko idazkari nagusi Carlos Sarasibar eta gabinete buru Susana Galilea ere izan dira. …

Berriak Ignacio Cabeza Elma Saiz kontseilariarekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin elkartu da gaur goizean. Ignacio Cabezak datozen sei urteotarako helburuen berri eman dio Saizi: diru publikoaren kudeaketa hobetzeko ahaleginak egitea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamendua modernizatzea, auditoretza prozesua automatizatuz: eta…

Berriak Ignacio Cabeza Chivite eta Hualderekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Chivite lehendakariarekin eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi agintari nagusiei datozen sei urteotako helburuak azaldu dizkie: diru publikoaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, biztanleriarengana hurbiltzea eta Kontuen Ganberaren lana ahalik eta gehien automatizatzea,…

Berriak Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberak lehendakaria: "Kudeaketa publikoan helburuan betetzen diren ala ez aztertu behar dugu"

Ignacio Cabeza del Salvador Kontuen Ganberako lehendakari kargua hartu du, gaur eguerdian Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Cabeza Parlamentuak berak aukeratu zuen lehendakari pasa den ostiraleko osoko bilkuran 29 botorekin. Alde PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek bozkatu zuten. Navarra Sumak eta Izquierda-…

Berriak Ignacio Cabeza del Salvador, Kontuen Ganberako lehendakari berria

Nafarroako Parlamentuak Ignacio Cabeza del Salvador aukeratu du Kontuen Ganberako lehendakari. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu taldeek aurkeztu ondoren, bozketa gaur goizeko osoko bilkuran egin da eta emaitza honakoa izan da: 29 aldeko boto eta 21 boto zuri.

Berriak Asun Olaetxearen azken agerraldia

Gaur eguerdian, Kontuen Ganberako lehendakariak azken agerraldia egin du Parlamentuan. Foru Araubideko Batrordearen aitzinean egin du, Kontuen Ganberaren iazko memoria eta kontuak aurkezteko. Eledun guztiek azken sei urteotako lana eskertzeaz gain, zorte ona opa diote hemendik aurrerako erronketan. Nafarroako Parlamentuak gaur zortzi aukeratuko…

Berriak Apirilaren 8an aukeratuko da Kontuen Ganberako lehendakaria

Parlamentuko mahai eta eledunen gaurko bileran Kontuen Ganberako lehendakari berriaren aukeraketa aztertu da. Hautagaiak aurkezteko epea amaiturik, bakarra dago: Ignacio Cabeza del Salvador. Haren hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH-Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek aurkeztu dute. Lehendakari berria aukeratzeko bozketa apirilaren…

Antesala despacho presidencia