Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Informazio finantzarioaren eta datuen kontrola, aztergai Sevillan

Gaur eguerdian, amaiera eman zaio Sevillan udalen informazio finantzarioaren eta datuen kontrolari buruzko jardunaldiari. Bi eguneko prestakuntza saioa izan da. Atzo hasi zen, Pablo Arellano Estatuko kontu-hartzaile nagusiaren hitzaldiarekin. Sevillako jardunaldietan kontu interesgarriak izan dituzte hizpide, beste beste zibersegurtasuna,…

Informes Nafarroako kontu orokorrak (2022)

Kontuen Ganberak 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena argitaratu du. Bertan Foru Administrazioaren finantza-egoeraren ikuspegi orokorra islatzen da. Iaz, Foru Administrazioak 5.600 milioi gastatu eta 5.900 milioi bildu zituen. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %11 igo ziren. Diru-sarrerak, berriz, %17.

(7799)
Berriak Nafarroako Kontuen Ganberak emisio gutxiko eremuak fiskalizatuko ditu

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta Kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, toki-erakundeetako emisio gutxiko eremuen fiskalizazioaz hitz egiteko.

Berriak Kontuen Ganberak etxebizitza babestua fiskalizatuko du

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, autonomia-erkidegoetan etxebizitza babestuaren sustapenaren eta kudeaketaren fiskalizazioari buruz hitz egiteko. Garrantzi sozial berezia duen arloa.

Informes Sodenak Parquenasa enpresari eginiko finantza-ekarpenak (2001-2023)

Kontuen Ganberak Sodena sozietate publikoak Parquenasa enpresari egin dizkion diru-ekarpenak aztertu ditu. Parquenasa Arguedaseko Senda Viva parkea kudeatzen duen enpresa da. Txostenak EH Bildu talde parlamentarioak eskatu zuen.

(1129)
Informes Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urteko kontuak (2022)

Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak iazko kontuak, finantza egoera, legezkotasuna eta aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena aztertu ditu. Iaz, NUPk 107 milioi gastatu eta 117 bildu zituen. Langilerian gastatzen da diru gehien: 77 milioi. Ondasun eta zerbitzuen gastua 17,5…

(19774)
Berriak Gizarte-kontabilitatea aztergai, Gizakia Helburu Fundazioko arduradunekin

Gaur goizean, gizarte-kontabilitateari buruzko prestakuntza saio bat egin dugu. Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko bi arduradun etorri zaizkigu horren berri ematera: Alfonso Arana gerentea eta Kristina Illescas zuzendari teknokoa. Hitzaldiaren helburua zen fundazioaren lana ezagutzea eta, batez ere, diru-laguntzen itzulera sozialaz egina duten…

Berriak Ignacio Cabeza: "Itxaron-zerrenden arazoa korapilatsu eta orokortua da"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean. Bertan, erakundeak berriki argitaraturiko txosten bat aurkeztu du: itxaron-zerrenden kudeaketa. Agerraldia UPNk eta EH Bilduk eskatu zuten.

Berriak Ignacio Cabezak, etzi, itxaron-zerrendei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urriak 25, Osasunbideko itxaron zerrenden kudeaketari buruzko txostena azaltzeko. Txostenak itxaron zerrenden egoera aztertzen du, ikuspegi zabal eta orokorretik. Arazo korapilatsu eta orokortua gainditzeko gomendioak ere eskaintzen ditu.…

Berriak Ignacio Cabeza kontu epaitegietako beste presidenteekin elkartu da Sevillan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Asocex elkarteko kideen bileran parte hartu du gaur eguerdian Sevillan, Andaluziako kontu epaitegiko egoitzan. Asocex Estatuko autonomietako kontu epaitegiek osatua da. Gaurko bileran presidente guztiak izan dira. Presidenteek fiskalizazio gida batzuk onartu dituzte, honako gaiei buruzkoak:…

Antesala despacho presidencia