Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Estatuko kontu epaitegi guztiek heldu den urteko helburuez hitz egin dute

Kontu auzitegi autonomietako ordezkariak Estatuko Kontuen Auzitegiko presidente Enriqueta Chicanorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Bileraren helburua da erakunde bakoitza aurten egiten ari den lanaren berri ematea eta, batez ere, heldu den urteko helburuez hitz egitea. Kontuen Ganberaren izenean  Ignacio Cabezak hartu du parte. Bilera amaituta…

Berriak Hurrengo txostenak: Sodenak Parquenasari eginiko diru-ekarpenak, kontu orokorrak eta NUP

Datozen asteotan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu. Batetik, Sodena sozietate publikoak Senda Viva parkea kudeatzen duen Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenak. 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena ere ezagutaraziko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontuei buruzkoa ere plazatuko dugu. 

Informes Hezkuntza departamentuko aldi-baterako kontratazio sistema (2020-2022)

Kontuen Ganberak Hezkuntza Departamentuko irakasleen aldi baterako kontratazio-sistemari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak 2020-2022 epea aztertu du. 2022ko amaieran, Hezkuntza Departamentuak ia 12.000 profesional zituen, horietatik 6.000 kontratatuak. Irakasleak 9.200 dira, 5.000 kontratatuak.

(1509 KB)
Berriak Kontuen Ganberako bi informatikari, Oviedoko jardunaldi teknologikoetan

Asturiaseko Kontu Epaitegiak antolatua, jardunaldi teknologikoak egin dira atzo eta gaur Oviedon. Administrazio elektronikoa, zibersegurtasuna eta kontrol erakundeen digitalizazioa dira, besteak beste, aztertu diren gaiak. Kontuen Ganberako bi ordezkarik parte hartu dute; informatikariak biak: Jose Antonio Garbayo eta Javier Martinez de Estibariz…

Berriak Udal barne kontrolari buruzko kongresuak 450 bildu ditu Palentzian

Gaur eguerdian Udal Barne Kontrolari buruzko III. Kongresua amaitu da. Palentzian egin da atzotik, Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Palentziako Diputazioak antolaturik. Nola indartu udal kontu-hartzailearen profesioa, horixe izan da kongresuaren leloa. 

Berriak Ignacio Cabezak Next Generation diru-funtsei buruzko txostena azaldu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilentzia Plana ezartzeko Gobernuak hartu dituen neurriei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Planak bidea ematen du pandemiaren eragina gainditzeko Europak ematen dituen funtsak hartzeko. Europar Batasuna, estrategia horri jarraituz, 750.000 milioiko diru-…

Berriak Kontuen Ganbera, Instagramen

Kontuen Ganberak Instagramen profil bat ireki du @camaradecomptos izenekoa. Bertan bideo didaktikoak, argazkiak, datuz betetako infografiak, alderatze-grafikoak, instastorieen bidezko inkestak eta abar aurkituko dituzue. Testu eta guzti.

Berriak Ignacio Cabeza itxaron zerrendei buruzko txostenak mintzatu da kazetarien aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakaria itxaron zerrendei buruzko txostenaz mintzatu da kazetarien aitzinean. Kontuen Ganberan berean eginiko agerraldian, Cabezak datu bat nabarmendu du: azken bost urteotan, Osasunbideko itxaron zerrendak %29 igo direla. Horren ararazoi nagusiak bi direla adierazi du. "Biztanleriaren zahartzea, batetik, eta Covid-19aren…

Informes Osasunbideko itxaron-zerrenden kudeaketa egokia al da? (2018-2022)

Nafarroako Kontuen Ganberak Osasunbideko itxaron-zerrenden kudeaketari buruzko txostena argitaratu du. Azken bost urteotako zerrenden bilakaera eta kudeaketa aztertu ditu. Jakina denez, itxaron zerrendena osasun sistemaren arazo korapilatsu eta orokortua da. Osasun kudeaketaren gaur egungo erronka nagusia dela esan daiteke. Txostenak itxaron-…

(2198)
Informes Nafarroako Parlamenturako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetako kontabilitateak

Nafarroako Kontuen Ganberak Parlamenturako azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak aztertu ditu. Txostena nahitaezkoa da indar politikoek dagozkien diru-laguntzak jaso ditzaten. Behin argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuak ordainketa eginen die ordezkaritza lortu duten alderdi eta koalizioei.

(508 KB)

Antesala despacho presidencia