ASOCEX
Prentsa oharrak
Tipo | Fecha | Título | Informe PDF |
---|---|---|---|
Berriak | Aste honetan bi txosten argitaratuko ditugu: Parlamentuko hauteskundeetako kontabilitateak eta Osasunbideko itxaron-zerrendak
Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu. Batetik, aurtengo Parlamenturako hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak. Txostena derrigorrezkoa da indar politikoek emaitzen arabera dagokien diru-laguntza jaso dezaten. Txostena bihar ezagutaraziko dugu. Ostegunean, berriz, Osasunbideko itxaron-… |
||
Informes | Nafarroako aurrekontu orokorretako diru-laguntza izendunak (2019-2022)
Diru-laguntza izenduna laguntza mota berezia da, Diru-laguntzen Foru Legean arautua. Konkurrentziarik gabe eta zuzenean ematen zaio talde edo erakunde jakin bati, Gobernuak edo Parlamentuak bultzatuta. Lehenbiziko kasuan, Gobernuak aurrekontu lege proiektuan sartzen du. Bigarrenean, berriz, talde parlamentarioek proposatzen dute, aurrekontu-… |
||
Berriak | Maria Chivite Ignacio Cabezarekin elkartu da
Nafarroako Gobernuko lehendakariak Ignacio Cabeza hartu du gaur goizean bere bulegoan. Gobernuko eta Kontuen Ganberako lehendakarien arteko bilera protokolario izan da, Gobernua osatu zenetik egin duten lehena. Feliz Taberna lehendakariorde lehenak ere parte hartu du. Bileran bi erakundeen arteko erronkez mintzatu dira. Ignacio Cabezak Kontuen… |
||
Berriak | Taldeendako bisita gidatuak Kontuen Ganberan
Kontuen Ganberak 2023-2024 ikasturteko bisita programa martxan jarri du. Bisita egin nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin behar dute eskaera, hurrengo loturan: http://bit.ly/44Rvvkm. Taldeal, gutxienez, hamar lagunekoak izanen dira. Gehienez, hogeita hamarrekoak. |
||
Berriak | Miguel Angel Aurrekoetxea, Mexikoko gobernu-auditoretzaren astean hizlari
Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina. Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du:… |
||
Berriak | 65 urte kazetaritza-ikasketak Kontuen Ganberan hasi zirenetik
1958ko abuztuaren 4a, duela 65 urteko argazkia. Uda hartan, Nafarroako Unibertsitateak kazetaritzari buruzko udako ikastaro bat antolatu zuen Kontuen Ganberan, uztailaren 1etik irailaren 20ra. Antonio Fontanek zuzenduriko ikastaroan hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten. Bakoitzak bostehun pezeta (hiru euro) ordaindu zituen. Udako… |
||
Berriak | Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikoaren konklusiok bildu dituen dokumentua argitaratu du
Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikotik atera diren konklusioak bildu ditu. Bileretan hamabi gai aztertu ziren, horien artean kontrol erakundeetako belaunaldi aldaketa, prestakuntza teknologikoa, etikaren azterketa eta komunikazioa. Topaketan Kontuen Ganberako teknikari talde zabal batek parte hartu zuen. |
||
Berriak | Ignacio Cabeza Unai Hualderekin bildu da
Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin bildu da gaur goizean. Bilera Hualde bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da. |
||
Informes | Nafarroako Arartekoaren 2022 urteko kontuak
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2022ko kontuak aztertu ditu
|
||
Berriak | Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, kontu epaitegietako gazteen topaketan
Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, Kontuen Ganberako teknikariak, kontrol erakundeetako gazteen topaketan parte hartzen ari dira. Topaketa Kontu Epaitegiak antolatu du Madrilen, auditoretza publikoan ari diren gazteen arteko harremanak sendotzeko. Topaketa atzo hasi eta bihar amaituko da. |
Antesala despacho presidencia