Skip to main content

ASOCEX

2001/15 2000ko Nafarroako kontu orokorrak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2001/15 2000ko Nafarroako kontu orokorrak ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak iazko kontu orokorrei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak Foru Administrazioaren egoera aztertzen du, batez ere honako gaiotan: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna, Nafar Ogasunaren egoera eta azken txostenetan eskainiriko gomendioak zenbateraino bete diren.

Azken urteotan bezala txostenaren lehenbiziko zatian Kontuen Ganbararen iritzia eskaintzen da eta bigarrenean Gobernuak berak eginiko memoria dago.

Kontuen Ganbarak txostenaren hasieran azaltzen duenez, Nafarroako Foru Administrazioak 10 departamentuk, 9 erakunde autonomok, 30 enpresa publikok eta beste hiru erakundek osatzen dute: Suhiltzaileen Partzuergoa, Merkatal Ganbara eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

2000ko kontu orokorrei buruzko iritzia eman aurretik, txostenak barne kontrol sistemaren egoera iazkoa bezalakoa dela azpimarratzen du, alegia, behin behineko egoera, Kontu-Hartzailetzaren sistema ez delako behar bezala antolatu. Horretaz gain, Kontratazio Batzordearen egoera ere aipagarria da, Kontuen Ganbaren iritziz ez baitu egin behar lukeen lana egiten. \"Barne kontrolaren ahuldadeak ¿dio txostenak- finantza-egoeraren fidagarritasunean eragin izan dezake eta baita legezkotasunean ere\".

Gobernuak aurkezturiko egoera balantzeak ongi islatzen du Nafar Ogasunaren ondare egoera, baina badira salbuespen batzuk: zordunetan, beraien saldoak ez baitira behar bezala aztertzen; ondasun-zerrendan, gaurkotu gabe dagoelako; eta kontingentzietan, Gobernuko funtzionarioen gaur egungo pentsio sistemak sorturiko bete-beharrak ez direlako kontuan hartu.

Aurrekontu kitapenean bilduriko dirusarrera eta gastuek ongi islatzen dute Nafarroako Gobernuak urtean eginiko ekonomia jarduera.

Nafar Ogasunaren egoerari dagokionez, Kontuen Ganbarak iaz lorturiko superabita azpimarratzen du. Izan ere, iazko ekitaldian Foru Administrazioak 400.000 milioiko aurrekontua izan zuen eta urte amaierako superabita 966 milioikoa izan zen. Azken urteotan bezala, epe luzerako zorra gutxitu zen (3.029 milioi).

Kontuen Ganbarak dioenez, Nafar Ogasunak Nafarroako Gobernuak eta Estatuko Ekonomia Idazkaritzak sinaturiko hitzarmena bete egin du. Aipatu hitzarmenak epe luzerako zorra 2.800 milioitan igotzea aurreikusia zuen, zorra 140.000 milioitan uzteko. Ekitaldiko kontuak aztertuta, honakoa da emaitza: zorra 107.000 milioikoa da, 3.000 milioitan gutxitu delako.

Bestalde, aipatzekoa da Nafarroak 59.550 milioi ordaindu zizkiola Estatuari bi administrazioen arteko hitzarmen ekonomikoaren ondorioz. Aurreko urteko datuekin alderatuz, Nafarroak 333 milioi gehiago ordiandu zituen.

Enpresa publikoei dagokienez, gaur egun 30 dira. Etekinak lortu dituzten enpresen artean bi aipatu behar dira: Audenasa (2.100 milioi) eta Vinsa (468). Diru gehien galdu zutenak, berriz, Saldosa (149 milioi) eta Nafinco (83 milioi) dira. Txostenak emanikod datuen arabera, enpresa publikoetako langileria 1.076 lagunek osatzen dute. Langile gehien duena Tracasa da: 230.

Kontuen Ganbararen txostenak hainbat arlori dagozkion gomendioak biltzen ditu, guztiak kudeaketa hobetzeko asmoz eginak. Horien artean, honakoak aipa ditzakegu: zordunen saldoak hobeki kontrolatzea, kontu-hartzailetza edo interbentzio sistema hobetzea, Kontratazio Batzordeari legeak emaniko zereginak betearaztea eta Nafar Ogasun Legea gaurkotzea. Azken honi dagokionez, Kontuen Ganbarak uste du lege berriak azken urteotan Foru Adminstrazioaren inguruan sorturiko erakundeen kontrola arautu behar lukeela (fundazioak, partzuergoak, elkarteak¿). Halaber, Kontuen Ganbararen aburuz elkarte horiek guztiak kontrolatzeko araudi orokorra onartzea komenigarria litzateke. Araudiak elkarte mota bakoitzaren egoera eta administrazioarekiko harremanak, kontuen kontrola... finkatu behar lituzke.