Skip to main content

ASOCEX

2016/28 (2008-2015) Preskibaturiko zergen bidezko zorra

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/28 (2008-2015) Preskibaturiko zergen bidezko zorra ()
Nafarroako Kontuen Ganberak azken urteotan preskribituriko zergen bidezko zorra aztertu du. Txostena Parlamentuak eskatu zuen, Podemos-Ahal dugu taldearen eskariaren ondorioz. Azterturiko epea 2008-2015 da.

Nafar Ogasunak zor bat preskribatzea erabakitzen duenean, deuseztatu egiten du. Hori egin daiteke baldin eta lau urteko epea amaiturik zorra kobratzeko modurik ez dagoela frogatzen bada.

Nafarroako Zerga Ogasuna da gaiaren arduraduna. Haren menpe daude hortaz arduratzen diren Diru-bilketa Zerbitzua eta Prozedura Berezien eta Diru-bilketa atalak. Prozedura Berezien Atalak 150.000 eurotik gorako zorrak kudeatzen ditu, eta preskripzioen tramitazioaz ere arduratzen da.

Tracasa sozietate publikoak ere badu zer eginik: saldoen garbiketa, atzerapenen kudeaketa, jakinarazpenak, zordunen ondasun eta eskubideen gaineko azterketa.

Nafarroako Gobernuak 129 milioiko zorren preskripzioa onartu du azken zazpi urteotan. Zenbateko hori 36.000 zorduni dagokie. Zor maila handiena duen zerga BEZ da.

Preskribituriko zorraren zati nagusia -75 milioi- sozietate mugatuei dagokie, 21 milioi sozietate anonimoei, 20 milioi pertsona fisikoei eta 10 milioi ondasun komunitateei.

Preskribituriko zorren bilakaerak argi erakusten du azken bi urteotako igoera, bereziki 2015ekoa. Ordura arte urteko bataz besteko zenbatekoa 10 milioikoa zen bitartean, duela bi urte 22 milioi izan zen. Eta iazko igoera are handiagoa izan zen, 50 milioiraino heldu baitzen.

Horren arrazoia da Zerga Ogasunak zor zaharrak amaitutzat emateko erabakia hartu zuela, horietako batzuk laurogeiko hamarkadakoak.

Kontuen Ganberak krisiak honetan izan duen eragina azpimarratzen du: ordainezintasuna, sozietateen deuseztapenak eta hartzekodunen lehiaketak ugaritu egin dira. Hartzekodunen lehiaketak, esaterako, halako hamar dira duela zazpi urteko datuekin alderatuz.

Kontuen Ganberak ontzat ematen ditu zorren preskripzioak. Izan ere, Zerga Ogasunak zorra deuseztatu arteko pausu guztiak ongi eman ditu, eta erabakia arrazoiturik dago.

Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu zorren kudeaketa hobetzen segitzeko. Horien artean, diru-bilketa eta preskripzio prozeduren informatizazioa hobetzea: zeregin horretan dabilen langileria aski ote den aztertzea; preskribatu diren zor-saldoak garbitzen segitzea; eta saldo kobraezinak azkarrago garbitzea.