Skip to main content

ASOCEX

2015/24 Aranguren Ibarreko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/24 Aranguren Ibarreko Udala (2014) ()
Kontuen Ganberak Aranguren Ibarreko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu.

Aranguren Ibarrak 40 kilometro koadro ditu, eta zortzi herri: Aranguren, Labiano, Taxoare, Zolina, Ilundain, Gongora, Lakidain eta Mutiloa. Azken urteetan, nabarmen handitu da haren biztanleria: 2001ean 4.000 biztanle zituen eta orain 9.000 ditu.

Udalak aurrekontu bakar batean kudeatzen ditu herri guztien kontuak, kontzejuek haren esku utzi baitute hori. Aipatzekoa da Arangurenek ez duela ez erakunde autonomorik, eta ezta enpresa publikorik ere.

Aranguren Ibarreko Udalak iaz 11,4 milioi gastatu zituen, eta 11,8 bildu. Gastuetan ohiko ondasun eta zerbitzuak dira nagusiak: 4,6 milioi. Inbertsioak dira bigarren diru-sail nagusia, 3,3 milioirekin eta langileriaren soldatak hirugarrena, 2,4 milioirekin.

Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 3,6 milioi egin zuten, ohiko transferentziek 2,3 milioi eta udal tasek 2,2 milioi.

Urte amaituta, Aranguren Ibarreko Udalak 730.000 euroko superabita zuen, eta ia bi milioi diruzaintzan. Bi datuok aurreko urtekoak baino hobeak dira.

Txostenak udalaren inbertsio maila azpimarratzen du. Izan ere, 2006tik 86 milioi gastatu ditu, batere zorrik sortu gabe, "baliabideak behar bezala erabiltzen jakin duelako". Udalak zuzenean kudeatzen du hirigintza arloa, urbanizazioen kudeaketa bere gain hartuz, eta horrek gastuen %4 hartzea ahalbideratu dio.

Kontuen Ganberak udalaren kontu orokorra aztertu du. Txostenak dioenez, ongi islatzen ditu ondare egoera, aurrekontu kitapena eta finantza egoera. Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, finantza jarduera legearen arabera egiten baita.

Azkenik, Aranguren Ibarreko Udalak aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasunak eskaturiko guztia betetzen du. Aipatzekoa da, alde horretatik, udalak ez duela epe luzeko zorrik.