Skip to main content

ASOCEX

2013/26 Artikako Kontzejua (2010-2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/26 Artikako Kontzejua (2010-2012) ()
Kontuen Ganberak Artikako Kontzejuaren fiskalizazio txostena plazaratu du. UPN talde parlamentariak eskaturiko txostenak azken urteotako kudeaketa aztertu du.

Artika Berriobehitiko hamar kontzejuetako bat da. Herriko biztanleria nabarmen handitu da azken urteotan, 3.700 biztanleraino helduz.

Azken hiru urteotako kontuek aurrekontu-emaitza negatiboa islatzen dute. Azpimarratzekoa da, halaber, inbertsioen jaitsiera. Horrela, 2010ean ia milioi bat euroko inbertsioak egin ziren bitartean, iaz 27.000 euro besterik ez zen gastatu.

Ohiko gastuak diru-sarrerak baino handiagoak izan badira ere, Artikako Kontzejuak diruzaintzan dirutza handia zuen, batez ere 2006an eginiko lur sail baten salerosketari esker. Orduan 5 milioi jaso zituen, eta horri esker inbertsioak finantzatzeaz gain, Berriobehitiko Udalari maileguak ere eman dizkio.

2002ko amaieran Artikako Kontzejuak milioi eta erdi zuen diruzaintzan, eta epe luzeko zorrik ez zuen.

Kontzejuaren kontuak ikusita, Kontuen Ganberak dio, oro har, ongi islatzen dutela jarduera ekonomikoa. Dena den, salbuespen batzuk aipatzen dira: altan eman ez diren ondasunak eta kontabilizatu gabeko maileguak.

Legezkotasunari dagokionez, lege-urraketa asko dago eta, beraz, Kontuen Ganberaren konklusioa da kontzejuak ez duela legea betetzen. Aurrekontu aldaketa batzuk gastua egin ondoren onartu dira; kontzejuaren bi etxe zuzenean alokatu dira, legeak agindutakoari muzin eginez; eta administrari-laguntzailea finko egin dute administrazio publikoek bete beharrekoa kontuan hartu gabe.

Txostenak kontzejuko ordezkarien arteko arazoak aipatzen ditu, kudeaketa zaildu eta oztopatzen dituztelako. Horren ondorioz, errekurtsoak eta salaketak ugariak izan dira. Horrek eragina izan du kontuetan, eta baita proiektuen atzerapenean ere.

Kontuen Ganberak gomendio batzuk azpimarratzen ditu, agian garrantzitsuena barne giroa hobetzeko ahaleginak egin ditzatela. Horrez gain, urteko aurrekontua eta aurrekontu-aldaketak onartu behar dira, eta kontabilitatea behar bezala eraman.