Skip to main content

ASOCEX

2014/25 Atarrabiako Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/25 Atarrabiako Udala (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Atarrabiako Udalaren fiskalizazioa kaleratu du. Txostenak, 2013ko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Aurreko txostenetan emaniko gomendioen jarraipena ere egin da.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 8 milioi gastatu zuen, eta 8,3 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (4,4 milioi), gastu arrunten eta zerbitzuen erosketa (bi milioi) eta inbertsioak (600.000 euro).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek lau milioi egin zuten eta zuzeneko zergek 2,7 milioi.

Atarrabiako Udalaren gastuak ehuneko 4 handitu ziren, aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak, ordea, gutxitu egin ziren: ehuneko 5, hain zuzen.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2013ko abenduaren amaierako aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunari dagokionez, Atarrabiako Udalaren jarduera ekonomikoak bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Finantza egoerari dagokionez, hobera egin du 2010etik, bi arrazoirengatik: batetik, gastu arruntak murriztu direlako eta, aldi berean, zergen bidezko diru-sarrerak handitu direlako. Azken urteetan diruzaintzako gerakin negatiboa izan ondoren, iaz positiboa izan zen.

Atarrabiako udalaren zorra 3,4 milioikoa da, eta %8 gutxitu da aurreko urteko datuekin alderatuz.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu.