Skip to main content

ASOCEX

2016/11 Atarrabiako Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/11 Atarrabiako Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Atarrabiako Udalaren fiskalizazioa kaleratu du. Txostenak, 2014ko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Aurreko txostenetan emaniko gomendioen jarraipena ere egin da.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 7,3 milioi gastatu zuen, eta 8,2 bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (4,4 milioi), ohiko gastuen eta zerbitzuen erosketa (1,8 milioi) eta ohiko transferentziak (540.000 euro).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek lau milioi egin zuten eta zuzeneko zergek hiru milioi.Tasa eta prezio publikoen bidez 900.000 euro bildu zen.

Atarrabiako Udalaren gastuak ehuneko 4 handitu ziren, aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak, ordea, gutxitu egin ziren: ehuneko 5, hain zuzen.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2014ko abenduaren amaierako aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunari dagokionez, Atarrabiako Udalaren jarduera ekonomikoak bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Finantza egoerari dagokionez, hobera egin du azken urteotan. Izan ere, udala gastuak murrizten joan da eta zergen bidezko diru-sarrerak handitu egin dira. 2014an aurreko urtean baino ehuneko 9 gutxiago gastatu zuen. Diru-sarrerak ehuneko 1 baizik ez ziren murriztu.

Aurrezki gordina eta diruzaintzako gerakina ere handitzen joan dira, azken hori milioi bateraino helduz.

Atarrabiako udalaren zorra 3,1 milioikoa da. Azken urteotan hori jaitsi egin da, ohiko diru-sarreren 39raino. Beraz, Atarrabiako Udalak badu zor gehiago hartzeko ahalmenik.

Laburbilduz: txostenak argi erakusten du udalaren finantza-egoerak hobera egin duela.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu: aurrekontua garaiz onartzea, ondasun zerrenda gaurkotzea eta diru-laguntzen arautegia onartzea, besteak beste.