Skip to main content

ASOCEX

2014/03 Baldizarbeko Mankomunitatea (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/03 Baldizarbeko Mankomunitatea (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Baldizarbeko Mankomunitateari buruzko txostena plazaratu du. Mankomunitateko Batzorde Nagusiak berak eskaturiko fiskalizazioak honako gai hauek aztertu ditu: 12ko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza-egoera.

Baldizarbeko Mankomunitatea hondakin eta uraren kudeaketaz arduratzen da. Garesen du egoitza eta inguruko hamahiru udalerriri ematen dio zerbitzua. Batzorde Nagusiaz gain, beste bi organo nagusia Presidentzia eta Batzorde Nagusia dira. Zerbitzuen kudeaketarako enpresa bat sortu zen: "Servicios Arga Valdizarbe", gaur egun 23 langile dituena. Bestalde, Larragako Udalarekin batera beste enpresa bat sortu zuen, hondakinen kudeaketarako zentro bat sortzeko asmoz. Kontuen Ganberak ez du egoki ikusten azken hau, zeregin hori Mankomunitateak berak zuzenean egin lezakeelako.

2012ko ekitaldian, Baldizarbeko Mankomunitateak 2,6 milioi gastatu zituen eta 3,7 bildu. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa eta inbertsioak dira gastu-partida nagusiak: 1,6 milioi eta milioi bat eskas, hurrenez hurren.

Diru-sarrerei dagokienez, tasa eta prezio publikoei esker 1,7 milioi bildu ziren. Finantza aktiboek 900.000 euro eman zuten, eta kapital transferentziak ere antzeko diru kopurua.

Mankomunitatearen kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu eta dirusarrerak, bai eta ondare egoera eta eragiketen emaitza ere. Badira, hala ere, salbuespen batzuk: ondasun zerrendarik eza, diruzaintzako gerakinaren kalkuluan akatsen bat eta gaizki kontabilizaturiko zenbatekoak.

Mankomunitatearen jarduera ekonomikoa legediaren arabera egiten da.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, 2012an diru-sarrerak %33 jaitsi ziren, eta gastuak %54. Inbertsioen murrizketak eragin zituen jaitsiera horiek.

Finantza egoerari dagokionez, ona da. Aipatzekoa da, dena den, inbertsio-funts baten salmentak nabarmen hobetu dituela datuak. Kontuen Ganberak dioenez, Mankomunitateak aurrezki positiboa du, eta ez du epe luzeko zorrik. Bestalde, diruzaintzako gerakina ere badu: 700.000 euro.