Skip to main content

ASOCEX

2013/22 Barañaingo Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/22 Barañaingo Udala (2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu : 2012ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

 Barañaingo Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Txostenak emaniko datuen arabera, udalak 13,7 milioi gastatu zituen iaz, eta 14,7 milioi bildu.

 Langileriak sortzen du gastu handiena: 7 milioi. Bestelako ohiko ondasun eta zerbitzuetan 5,3 milioi gastatu ziren. Ohiko transferentzietan 800.000 euro gastatu ziren eta inbertsioetan 300.000 euro besterik ez.

 Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 7 milioi egin zuten, eta zuzeneko zergek, berriz, 3,5 milioi. Tasa eta bestelako prezio publikoen bidez ere 3,5 milioi bildu ziren.

 Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %2,5 gutxitu ziren, batez ere langileria-gastuen jaitsieragatik, %6,7 murriztu baitziren. Diru-sarrerak, aldiz, %3 handitu ziren.

 Barañaingo Udalak aurrekontu saldo positiboa dauka, ohiko diru-sarrerak handiagoak baitira gastuak baino. Aurrekontu emaitza ere positiboa da (milioi bat euro) eta epe luzeko zorra 2,3 milioikoa da.

 Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

 Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, oro har indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

 Kontuen Ganberak 2006-2012 epeko gastu eta diru-sarreren bilakaera aztertu du. Datuek erakusten dutenez, gastuak 2009ra arte handitu baziren ere, ondoren behera egin dute. Azpimarratzekoa da langileria-gastuen beherapena eta baita inbertsioena ere.

 Diru-sarrerei dagokienez, eutsi egin zaie eta horri esker ez da zorpetze gehiagorik hartu behar izan. Salbuespena 2008koa izan zen.

 Laburbilduz: Barañaingo Udalaren egoerak hoberako bidean segitzen du, bereziki ohiko gastuen jaitsieragatik.