Skip to main content

ASOCEX

2015/22 Barañaingo Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/22 Barañaingo Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2014ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Barañaingoa 20.458 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Udal fundazio bat ere badu herriko auditorioa kudeatzeko.

Txostenak dioenez, Barañaingo Udalak iaz 15,1 milioi gastatu eta 18,4 milioi bildu zituen.

Langileriarena da gastu handiena: 7,1 milioi. Bestelako ohiko ondasun eta zerbitzuetan bost milioi eta erdi milioi gastatu zuen eta inbertsioetan, berriz, 1,7 milioi.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 6,7 milioi egin zuten, ondare bidezko diru-sarrerak lau milioi, zuzeneko zergek 3,8 milioi eta tasei esker 3,4 milioi bildu ziren.

Iazko gastuak ehuneko 9 handitu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak ere handiagoak izan ziren: %31, hain zuzen. Udal lur-sailen salmentak igo zituen bereziki diru-sarrerak, herrian zabaldu den merkatal gune bati esker.

2014ko aurrekontu kitapenaren emaitza positiboa izan zen 3,5 milioitan, batez ere ondare bidezko diru-sarrerei esker, 4,2 milioi egin baitzuten. Bestalde, urte amaieran diruzaintzan 4,6 milioi zeuden gastu orokorretarako.

Epe luzeko zorra 1,6 milioikoa da, aurreko urtekoa baino %20 gutxiago. Txostenak dioenez, Barañaingo Udalak badu zor berria hartzeko ahalmenik.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko neurri batzuk proposatzen ditu: ondasun-zerrenda onartzea, fundazioaren kontuak udalaren kontuetan sartzea, lanpostuen zerrenda beharretara egokitzea eta balorazio ponentzia berraztertzea.