Skip to main content

ASOCEX

2012/08 Berriobeitiko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/08 Berriobeitiko Udala (2010) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Berrioplanoko Udalaren 2010eko kontuei buruzko txostena egin du. Txostenak Udalak berak eskatu zuen, osoko bilkuran harturiko erabakian. Hamar kontzejuk osaturiko Udalerri honetan nabarmen handitu da biztanleria azken urteotan: 2001ean 1.200 biztanle zituen bitartean, 2010eko amaieran ia 5.000 zituen. Hazkundea Artikan gertatu da, bereziki, eta baita Berriosuso eta Berrioplanon ere.

Txostenak dioenez, Berrioplanoko Udalak 8,6 milioi gastatu eta 10,4 milioi bildu zituen. Gastu nagusiak inbertsioak eta ohiko ondasun eta zerbitzuak dira, 5 eta 2,3 milioi hurrenez hurren. Diru-sarrerei dagokienez, bankuei eskaturiko maileguak dira nagusiak.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu-kitapena, ondasun egoera eta urteko emaitzak. Dena den, txostenak salbuespen bat aipatzen du: ondasun zerrendarik ez dagoela.

Txostenak langileriaren kudeaketan dauden irregulartasunak aipatzen ditu. Alde horretatik, langileriaren kudeaketa eta kontratazio sistema aldatu, aldi baterako kontratatutakoen egoera zuzendu eta aurrekontuan dauden lanpostuak lan eskaintza publikoan atera behar direla azpimarratzen du.

Finantza egoerari dagokionez, gastuak %73 handitu ziren, inbertsioetara askoz gehiago bideratu zelako. Diru-sarrerak ere neurri berean hazi ziren, inbertsioei aurre egiteko eta bankuei eskaturiko maileguetatik datoz. Epe luzerako zorra 5,8 milioikoa da, zor-mugatik gora dago eta Artikako kiroldegia finantzatzea du helburu. 5 milioi bankuei eskatu zitzaizkien eta gainerako Artikako Kontzejuak eman zion Udalari.

Laburbilduz: Berrioplanoko Udalak zor maila handia dauka, diru-zaintzako gerakina ere negatiboa da eta Artikan eginiko inbertsio handiak direla-eta oso aurrezki maila txikia du. Langileriaren kudeaketan aldaketa sakona egin behar da gardentasuna eta kontrola bermatzeko. Udalaren osaera bera ere aztertu beharko litzateke. Kontuen Ganberaren ustez, kontzejuak desagertu litezke, Berrioplanokoa udal bakun izan dadin (Kontzejuak “toki” bihurtuko lirateke). Bestela, kontzejuek eskumen guztiak Udalaren esku utzi litzakete,.

Azkenik, kontzejuen kontuak udalaren aurrekontuetan sartu beharko lirateke eranskin moduan.