Skip to main content

ASOCEX

2000/06 Bideko Ama ospitalea (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/06 Bideko Ama ospitalea (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Iruñeko Bideko Ama Ospitaleari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak 1998ko aurrekontu-betetzea, legezkotasuna eta ekitaldirako sinaturiko kontratu-programa zenbateraino bete zen aztertzen ditu.

Txostenaren arabera, ospitaleko aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko iharduera ekonomikoa. Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, ospitaleak 13.800 milioi gastatu zituen. Dirutzaren zati nagusia (9.500 milioi) langileriaren soldatetan gastatu zen. Ospitalerako onarturiko plantilak 1.602 lanpostu baditu ere, 1998an, bataz beste, 1.870 langile aritu ziren ospitalean. Mediku eta erizainek egiten dituzten guardiei eta lanean aritzen diren gau eta festegunei dagozkien gehigarrietan 1.000 milioi gastatu ziren. Dirutzaren ia erdia guardiei dagokie. Dirutza hori aztertzeak bi ondorio dakartza: alde batetik, bataz beste medikuek urtean milioi eta erdi irabazten dute guardiei esker eta, bestalde, bataz besteko hori ez dela oso adierazgarria, batzuek guardia asko egiten dituzten bitartean, beste batzuek ez baitute bakar bat ere egiten.

Erosketa arloari dagokionez, diru-sail horretan 1.739 milioiko dirutza gastatu zen: 770 milioi botiketan, 660 osasun-materialean, 258 produktu kimikoetan eta 347 milioi garbiketa gastuetan. Kontuen Ganbarak dioenez, Osasunbideak erosketetan lehiaketa bultzatu behar du eskaintza bat baino gehiagoen artean aurkeratu ahal izateko. Halaber, Nafarroako Gobernuak Osasunbideako zentro guztietarako erosketak egin behar lituzke, horrela prezio hobeak lortuko lituzkeelako.

Legezkotasunaren gaineko azterketak ez du arau-hauste larririk antzeman, bai ordea hobetu daitezkeen akats batzuk, gehienak kontratazioari loturikoak eta horiek guztiak testuak zehazten dira.

Ospitalean lorturiko eraginkortasunari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio aurrekontu-programak ez dituela zehazturik gai hori aztertzeko beharko liratekeen neurgailuak. Horregatik, Kontuen Ganbara 1998ko kontratu-programako aurreikuspenetan oinarritu da bere iritzia emateko. (Kontratu-programak ospitaleetako kudeaketa deszentralizatua dakar, horrek eraginkortasuna handitzen ahal baitu). Bada, horretan oinarriturik erran daiteke xede nagusiak ez zirela bete, batez ere atentzioa behar duten gaixoen zerrendak murrizteari dagozkion helburuak.

Txostenak bestelako datua zehatzagoak ere ematen ditu. Horien arabera, 1998an Bideko Ama Ospitalean 210.000 kontsulta eta 12.700 operazio egin ziren. 21.100 lagun baino gehiago ingresatu ziren eta, bataz beste, gaixoek zazpi egun eman zituzten osasun-zentroan.

Aurreikusiriko xedeak bete ez badira ere, Kontuen Ganbarak positibotzat jotzen ditu kontratu-programa, kalitate-plana eta baita oraindik hasierako fasea gainditu ez duen kostuen kontabilitate plana ere. Bide horietatik segitzeak, txostenaren arabera, bideko Ama Ospitalera bideraturiko diru publikoaren kudeaketa hobetuko du.

Kontuen Ganbarak, azkenik, gogoeta zabalagoa egiten du, Bideko Ama Ospitaleko kudeaketa gainerako osasun zentroetako kudeaketari loturik dagoela azpimarratuz. \"Nafarroako Gobernuak osasun-transferentziak bere gain hartu zituenetik ¿dio txostenak- hamar urte igaro dira. Gure iritziz Iruñeko osasun zentro publiko guztiak (Nafarroako Ospitalea, Ubarmin Klinika eta Bideko Ama Ospitalea) hartuko lituzkeen antolaketa eta kudeaketa sistema antolatu beharko litzateke\".