Skip to main content

ASOCEX

2012/29 Enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeei emaniko transferentziei buruz (2010)

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak Gobernuak enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeei emaniko transferentziei buruzko txostena kaleratu du. Datuak 2010ekoak dira.

Txostenak dioenez, Gobernuak 4.300 milioi gastatu zituen eta horren erdia transferentziak eta diru-laguntzetara bideratu zen. Horiek guztiak ia mila aurrekontu-sailetan daude banaturik.

Hala ere, zazpi baizik ez dira 50 milioitik gorakoak. Transferentzia nagusia Nafarroak Estatuarekin duen hitzarmenaren ondorioz ordaindu beharrekoa da: 505 milioi. Ondoren, enpresendako onura fiskalak datoz (184 milioi), farmazia errezetak (166 milioi), hezkuntza-itunak (122 milioi), Unibertsitate Publikoa (60 milioi) eta toki erakundeen inbertsioak (53 milioi)

Transferentzia eta diru-laguntzetan gastaturiko 2.100 milioitik erdia fiskalizatu da: enpresa, familia eta irabazi asmorik gabeko erakundeen transferentziak. Familiek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek 800 milioi jaso zituzten, eta enpresa pribatuek 300 milioi.

Txostenak milioi bat eurotik gora jaso duten erakunde, talde eta enpresen zerrenda jasotzen du.