Skip to main content

ASOCEX

2016/10 Estella-Lizarrako Udala, 2014

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/10 Estella-Lizarrako Udala, 2014 ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: 2014ko kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena.

2014ko ekitaldian, Lizarrako Udalak 10,8 milioi gastatu zuen. Diru-sarrerak, berriz, 11,5 milioikoak izan ziren. Gastuetan langileriarena da handiena: 5,5 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da, hiru milioirekin. Ohiko transferentzietan 1,2 milioi gastatu zen, eta inbertsioetan 900.000 euro.

Diru-iturri nagusiak bi dira: ohiko transferentziak (5,1 milioi) eta zuzeneko zergak (4 milioi). Tasa eta prezio publikoen bidez 1,4 milioi bildu zen.

Lizarrako Udalak iaz aurreko urtean baino %4 gehiago gastatu zuen, batez ere transferentziek gora egin zutelako, jasotako ez ohiko diru-sarrera batengatik; diru-sarrerak %2 handitu ziren, tasa eta prezioen bitartez gehiago bildu zelako.

Urte amaierako aurrekontu saldoa positiboa izan zen: milioi bat. Beraz, ohiko diru-sarrerak aski izan ziren gastu arruntei aurre egiteko.

Lizarrako Udalaren epe luzeko zorra 6,1 milioikoa da. Udalaren ohiko diru-sarreren %56 da, zorra hartzea mugatzen duen %110etik urrun, beraz.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu, diru-sarrera eta ondare egoera. Azken urteotan bezala, salbuespen bakarra aipatzen da: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunari dagokionez, aldeko iritzia islatzen da, Lizarrako Udalak haren finantza-jardueran indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Txostenak azken urteotako diru-sarrera eta gastuen bilakaera aztertu du. Konklusio nagusia da 2011ra arte inbertsio prozesu garrantzitsua izan zela. 2009an 8 milioiraino heldu ziren inbertsioak. Ondorengo urteetan, behera egin dute etengabe. Aipatzekoa da ohiko gastuei eutsi zaiela eta zorra hartzeko ahalmena handitu dela. Diruzaintzako gerakina ere handitu egin da, 3 milioiraino helduz.

Txostenak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu: aurrekontua garaiz onar dadila eta urteko txosten ekonomikoak informazio gehiago bil dezala. Horrez gain, ondasun zerrenda onartu beharko litzateke eta kontratuen kontrol egokia egin behar da, lizitazioen planifikazioa hobetuz.