Skip to main content

ASOCEX

2017/15 Gazolazko Kontzejua (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/15 Gazolazko Kontzejua (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Gazolazko Kontzejuaren 2015eko kontuak aztertu ditu, Kontzejuko presidenteak berak eginiko eskariari erantzunez. Eskaeran kontu zaharrago bat aztertzeko ere eskatu zitzaion Ganberari: 2008an kontzejuaren kontutik kobraturiko 9.000 euroko txekearekin zer gertatu zen.

Gazolatz Zizurko Zendeako kontzejua da, 135 biztanlekoa. 2015ean 66.000 euroko gastua izan zuen. Ez du langilerik. Kontzejuaren finantza egoera oso kezkagarria da, hirigintza operazio batek 1,7 milioiko zorra sortu baitio.

Kontuen Ganberak era askotako akats eta irregulartasunak atzeman ditu kontzejuaren kontuetan. Horregatik, kontuen aurkako iritzia eman du, kontu orokorrak ez baitu finantza egoera islatzen. Legezkotasunean ere berdin gertatzen da, kontzejuak ez baitu betetzen indarrean dagoen legedia, bereziki kontu eta aurrekontuetan.

Txostenak 9.000 euroko txekearen nondik norakoak ere aztertu ditu. Kontua da kontzejuan ez dela kutxako kontaketarik egiten, kontabilitatea atzerapen handiz egiten da, informazio kontraesankorreko dokumentuak daudela eta bankuak ere ez duela txekeari buruzko informazio argirik eman. Beraz, Kontuen Ganberak ez daki nora joan zen udalaren kontutik ateratako txeke hura.

Kontuen Ganberak hirigintza operazio batek kontzejuaren finantza egoera kolokan jarri duela azpimarratzen du. Helburua zen industrialde bat bultzatzea. Kontzejuak lur-sailen beste jabeekin parte hartu zuen. Horren ondorioz, industrialdeko bi lur-sail jaso zituen, bietako bat erdi bana Zizurko Zendeako Udalarekin.

Kontua da proiektua geldirik dagoela, eta Konpentsazio Batzordeak 1,4 milioi eskatzen diola udalari, atzerapenak ere barne. Kontzejuak 860.000 euroko mailegu bat eskatu zuen ordainketei aurre egiteko, hiru urtez ordaintzekoa, bitartean lur-sailak salduko zirelakoan. Ez zen holakorik gertatu eta bankuarekin duen zorra handitzen joan da, atzerapen-interesengatik. 2017ko hasieran, 1,7 milioi zor zion bankuari.

Konpentsazio Batzordeak bahitua du katastroaren arabera 1,1 milioi balio duen lur-saila. Gazolazko Kontzejuaren aurrekontu eta ondasunen balio aztertu ondoren, Kontuen Ganberak argi dauka ezin diola zor handiari aurre egin.