Skip to main content

ASOCEX

2015/21 Iruñeko Udala (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/21 Iruñeko Udala (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren 2014ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2014ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak), bost enpresa publiko (Comiruña, Mercairuña, Animsa, Pamplona Centro Histórico eta Asimec) eta Gaiarre Fundazioa. Miserikordi Etxean ere parte hartzen du. Txostenak udalaren eta aipaturiko guztien datuak ematen ditu.

Erakunde autonomoen datuak ere kontuan hartuz, Iruñeko Udalak 192 milioi gastatu eta 194 milioi bildu zituen. 2014ko amaieran udalak 1.616 langile zituen, horietako 163 udal eskoletan eta beste 30 hirigintza gerentzian.

Udalaren datuei dagokienez, iazko gastuak 182 milioi izan ziren. Diru-sarrerak, berriz, 189 milioi. Langileriarena gastuen % 42 da, bestelako ohiko gastuek %43 egin zuten eta inbertsioetan %7 gastatu zen.

Diru-sarreretan transferentziak dira nagusiak (%53), ondoren zergen bidezkoak (%44) eta, azkenik, ondare bidezkoak (%3).

Funtzionamendu gastuei eta finantza zamari aurre egin ondoren, udalak 12,8 milioiko aurrezki garbia izan zuen, aurreko urtekoa hobetuz. Txostenak inbertsioen etengabeko jaitsiera azpimarratzen du.

Zorrari dagokionez, 102 milioikoa da, eta horretan ere datu hobetu da, aurreko urtekoa baino zazpi milioi txikiagoa baita. Diruzaintzako gerakina ere hobetu da, 10,5 milioikoa baita.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondasun eta finantza egoera, eta baita urte amaierako emaitza ere. Dena den, salbuespen batzuk aipatzen dira. Horietakoa da Nafarroako Gobernuak udal suhiltzaileen pentsioak finantzatzeko behar baino gehiago ordaindu diola udalari (iaz 864.000 euro gehiago). Hori kalkulu-akats batengatik gertatu da. Legezkotasunari dagokionez, Iruñeko Udalaren finantza jarduera indarrean dagoen legediaren araberakoa da.

Iruñeko Udalak bete egin ditu aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasunerako helburuak.

Betetzeko dauden gomendioei dagokienez, hiru azpimarratzen dira: balorazio-ponentzia gaurkotzea, urbanizaturiko azken lur-sailen sailkapena aldatzeko; kontu-hartzailetzaren barne kontrola indartzea; eta diru-laguntzen jarraipen eta azterketan sakontzea.