Skip to main content

ASOCEX

2019/17 Iruñeko Udala (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/17 Iruñeko Udala (2018) (
953 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak 2018ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoerari buruzko iritzia ematen du.  Kontuen Ganberak azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu (Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak); lau sozietate publiko (Comiruña, Mercairuña, Animsa eta Pamplona Centro Histórico); eta Gaiarre Fundazioa. Iaz Asimec sozietate publikoa desegin zen, etxez-etxeko arreta zerbitzua Udalaren esku utzi ondoren. Beste udal enpresa sortu zen (Operador energético municipal de Pamplona), iturri berriztagarrien energia ekoiztu eta saltzeko. Hala ere, enpresak ez du jarduerarik izan.

Iruñeko Udalak, iaz, 204 milioi gastatu zituen, eta 213 bildu. 2017ko datuekin alderatuz, gastuak lau milioi handitu ziren, eta diru-sarrerak 14 milioi.

Udalaren gastu nagusia langileriarena da: 94 milioi. Udal langileen zerrendak 1.629 lanpostu ditu. Horietatik 916 beterik daude, eta 713 hutsik. Hutsi dauden lanpostu gehienak aldi baterako lan-kontratudunek beterik daude (578). Udal lanpostuen %31 udaltzaina da.

Gastuen bigarren kapitulua ondasun eta zerbitzuen ohiko erosketa da. Iaz 73 milioi gastatu ziren horretan. Inbertsioetan, berriz, 15 milioi gastatu ziren. Proiektu nagusia Pio XII. Etorbidekoa izan zen, 1,6 milioiko kostuarekin.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 100 bat milioi egin zuten; zergen bitartez 65 milioi bildu ziren; eta tasa eta prezio publikoekin 33 milioi.  

Finantza egoera ona

Kontuen Ganberak dioenez, Iruñeko Udalaren finantza egoera ona da. Gainera, ekonomia-adierazleak hobetu egin dira aurreko urtekoekin alderatuz. Udalak diru-sarrera nahikoak lortzen ditu gastuei aurre egiteko, 15 milioiko aurrezki garbia lortuz. Urte amaieran 10 milioiko superabita lortu zuen, eta diruzaintzako soberakina ere: 15 milioi.

Zorrari dagokionez, 69 milioikoa da, eta %5 gutxitu da 2017koarekin alderatuz.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondasun eta finantza egoera, eta baita urte amaierako emaitza ere. Salbuespen bat aipatzen da: langileen montepioak sortuko dituen gastuak ez daudela balantzean jasoak. 

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia islatzen da, Iruñeko Udalaren jarduera ekonomikoa legediaren araberakoa baita. Txotenak, halere, salbuespen batzuk aipatzen ditu.

Azkenik, gomendio batzuk ematen dira udal kudeaketa hobetzen segitzeko. Horien artean, barne kontrola hobetzeko beharra azpimarratzen da.