Skip to main content

ASOCEX

2020/15 Iruñeko Udala (2019)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/15 Iruñeko Udala (2019) (
2219 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udalaren kontuak eta finantza egoera aztertu ditu.

Iruñeko Udalak bederatzi arlo ditu, alkatetza barne. Bi erakunde autonomo ditu: Udal Haur Eskolak eta Hirigintza Gerentzia; bost sozietate publiko: Comiruña, Pamplona Centro Histórico, Operador Energético Municipal, Animsa eta Mercairuña; Gaiarre Fundazioa; Eta Miserikordia etxeari loturik, nahiz eta berez hura izaera pribatukoa zen.

Txostenak dionez, Udalak iaz 204 milioi gastatu eta 216 milioi bildu zituen.

Gastuetan nagusia langileria da: 98 milioi. Ohiko ondasunetan 70 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan 14.

Behin-behinekotasun tasa handia

Iruñeko Udalak 1.629 lanpostu ditu. Horietatik, 736 -%45- behin betiko bete gabe daude. Gehienak (588) aldi baterako kontratazioaren bidez betetzen dira.

Kontuen Ganberaren ustez, Udalak behin-behinekotasun tasa handia jaisteko ahaleginak egin behar ditu, lanpostuen deialdi publikoa eginez.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 104 milioi egiten dute: zuzeneko zergek, 58 milioi; eta prezio publikoek, 33 milioi.

Udalaren kontuek ongi islatzen dute finantza egoera. Salbuespen bakarra dago: montepioko langileek etorkizunean sortuko duten kostua ez dela balantzean jaso.

Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, salbuespenenen bat aipatzen bada ere: kontu-hartzailetza mugatua eta iraupena amaitua duten kontratuek sorturiko gastua. Azken hori konpontzeko, kontratuen planifikazio egokia eskatzen zaio udalari, iraupen mugak gaindi ez daitezen.

Finantza egoera ona

Iruñeko Udalaren finantza egoera ona da. Iaz, 18 milioiko aurrezkia lortu zuen. Horrek esan nahi du Udalak funtzionamendu gastuei eta finantza zamari aurre egiteko adina diru-sarrera sortzen duela.

Zorra 55 milioitan dago, aurreko urtean baino 9 milioi gutxiago.

Udalak diruzaintzako soberakina ere badu: 22 milioi, hain zuzen, 2018an baino 7 milioi gehiago.

Datu eta adierazleak onak badira ere, txostenak Covid-19aren eragina aipatzen du,  itxura guztien arabera Udalaren finantza egoerari kalte eginen baitio.