Skip to main content

ASOCEX

2016/29 Izabako Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/29 Izabako Udala (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Izabako Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostena udalbatzak berak eskatu zuen.

Izaba 473 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, energia sortzeko udal zerbitzu bat dago, eta enpresa publiko bat: Distribuidora Eléctrica Isaba izenekoa. Aipaturiko zerbitzua iraupen-eskiaren eskola kanpainaz ere arduratzen da.

Eski-kanpainaz ari garela ondorengoa azpimarratu behar da: 2014an. Nafarroako Gobernuak ez zuen horretarako diru-laguntzarik eman. Horrek 100.000 euroko zuloa eragin zion udalari. Hurrengo urtean berdin gertatuko zen beldur, udalak berandu ekin zion antolaketari. Horrek espedientearen tramitazioan arazoak sortu zituen.

Izabako udalak, iaz, 1,1 milioi gastatu eta 675.000 euro bildu zituen. Udal zerbitzuaren datuak gehituz gero, gastuek 1,7 milioi egiten dute, eta diru-sarrerek 1,2 milioi. Argindarra banatzeko sozietateari dagokionez, 114.000 euro gastatu eta 95.000 bildu zituen.

Udalaren gastu nagusia zorraren ordainketa da: 270.000 euro. Inbertsioetan 253.000 euro gastatu zituen. Ohiko transferentziek eta gastu eta zerbitzu arrunten erosketak gastu berdintsua eragin zuten: 200.000 bat euro.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziak 158.000 eurokoa dira, zuzeneko zergen bidez 124.000 bildu ziren eta tasa eta ondare bidezkoak ere antzekoak.

Aipatzekoa da Izabak inbertsio handiak egin dituela azken urteetan: 2012tik 2015era 1,5 milioi, hain zuzen, bereziki ur-hornikuntza, igeri lekuan eta kanpinean.

Txostenak dioenez, 2015eko kontuek ongi islatzen dituzte udalaren ondarea, gastu eta diru-sarreren kitapena eta finantza egoera. Badira, dena den, salbuespen batzuk: gaizki eginiko aurrekontu doiketak eta gaizki kontabilizaturiko diru-sail batzuk.

Udalaren finantza jarduera legezkoa bada ere, arlo horretan ere salbuespen batzuk aipatzen dira. Batetik, gastuen muga eta izaera loteslea ez delako beti betetzen; bestetik, aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasunaren arau fiskalak ez direlako betetzen.

Herriaren tamaina eta biztanleria kontuan hartuz, Izabaren zorra handia da: 740.000 euro. Gainera, diruzaintzako gerakin negatiboa du: 300.000 euro.

Hori ikusita, Kontuen Ganberak zorra gutxitu eta kontuak orekatzeko gomendio eman dio.