Skip to main content

ASOCEX

1999/15 Lizarrako Udala (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

1999/15 Lizarrako Udala (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenean udalaren dirusarrera, gastuak, barne kontrola eta egoera ekonomikoa aztertu dira.

Aurrekontu kitapenari dagokionez, Kontuen Ganbarak dio ongi islatzen dituela urteko jarduera ekonomikoa eta urte amaierako aurrekontu egoera.

Kontuen Ganbarak emaniko datuen arabera, Lizarrak 1.257 milioi gastatu eta 1.509 bildu zituen. Gastuetan funtzionamendu gastuak dira garrantzitsuenak (ehuneko 70) eta inbertsiotan ehuneko 26 gastatu zuen.

Dirusarrerei dagokienez, ia ehuneko 50 transferentziei esker lorturikoa da, zati nagusiena Nafarroako Gobernutik. Zergen bidezko dirusarrerak ehuneko 34 dira.

Legekoztasunaren azterketari dagokionez, txostenak dio, oro har, Lizarrako Udalean indarrean dagoen legeria bete egiten dela.

Kontuen Ganbarak udalaren egoera ekonomikoa ere aztertu du. Azterketan eskaintzen diren datuen artean, azpimarratzekoa da epe luzerako zorra 525 milioikoa dela, baina diruzaintzako gerakina positiboa ere badu, 473 milioikoa hain zuzen.

Txostenak, azkenik, Lizarrako Udalaren datuak eta antzeko biztanleria dutenenak konparatu ditu. Horren konklusio nagusia hauxe litzateke: Lizarrako Udalak gutxiago biltzen du biztanleko eta gutxiago gastatzen du. Lizarrako biztanle eta urteko gastua 71.000 pezetakoa da eta bataz bestekoa 87.000 pezetakoa. Aipatzekoa da, halaber, Lizarrako Udalaren zorra hiru puntu txikiagoa dela bataz bestekoa baino.