Argitalpen data
Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2010/15 Los Arcoseko Zirkuitoa ()Nafarroako Comptos Ganberak Los Arcoseko zirkuituari buruzko txostena ezagutarazi du. NABAI eta PSN taldeek eskaturiko txostenaren helburuak dira Gobernuaren jokabidea aztertzea, proiektuaren kostu, bidegarritasunaz eta legezkotasunaz iritzi ematea, eta Gobernuarekin batera proiektuan parte hartu duen enpresariaren etekinak zehaztea.
Txostenak dioenez, proiektua Samaniego enpresa taldearen ekimena izan zen. Gobernuak SPRIN enpresa publikoaren bitartez parte hartzea erabaki zuen, hasieran akzioen portzentaje txikia harturik, baina azkenean enpresa publikoa %95aren jabe egin zen.
Administrazioaren jokabidea
Txostenaren lehenbiziko konklusioa da enpresa pribatu eta publikoaren parte-hartzearekin eginiko ekimena ez dela batere ohikoa, baina antzeko harremanak dituzten inbertsioak ugaritzen ari direla. Comptos Ganberak dioenez, Foru Administrazioak horrelako zirkuitua bultzatzeko asmoa omen zuen. Zergatik erabaki zuen enpresa pribatuarekin elkar lanean aritzea eta zergatik SPRIN enpresa publikoaren bidez ez dago argi, ez baita horretaz azalpenik ematen duen dokumenturik.
Esan bezala, ekimen pribatua zen eta Administrazioak parte-hartze urria zuen. Egoera, ordea, aldatu egin zen proiektuak aurrera egin ahala. Alde batetik inbertsioa handitzea erabaki zen, zirkuitu handiagoa egiteko asmoz. Aldi berean, Administrazioak Circuito de Los Arcos enpresaren %95 hartu zuen, ekimenaren bultzatzaile pribatuari kapitalaren %5 utziz.
Comptos Ganberak dioenez, zirkuituaren neurria aldatu izanak argi erakusten du ez zegoela behar bezalako proiektu zehatzik. Aldaketa horiek guztiak (neurria, inbertsioa eta kapitala) enpresa pribatuaren arauei jarraituz egin ziren.
Legezkotasuna
Txostenak dioenez, enpresa pribatu batek hartu zuen zirkuituko lanak Samaniegori emateko erabakia. Esleipena Administrazioak enpresaren kontrola hartu baino 17 egun lehenago egin zen. Nolanahi ere, erabakia SPRINek eta Samaniegok aurretik sinaturiko hitzarmenaren ondorioa izan zen, eta, gainera, obra-lanak urte bete lehenagotik hasiak ziren. Hemen ere ezin da kontratazio publikoaren legedia kontuan hartu, enpresa pribatu bateko bi kideen arteko erabakia delako.
Txostenak Circuito de Los Arcos enpresak Samaniegori emaniko aprobetxamendu-unitateei buruzko azteketa ere egin du. Alde horretatik, Samaniegok ordainduriko prezioa askoz txikiagoa da dagokiona baino. Bestalde, urbanizazio-gastuen banaketa ere ez zen behar bezala egin, Circuito de Los Arcos enpresak portzentaje handiagoa hartu baitzuen.
Arlo ekonomikoa
Los Arcoseko Zirkuituaren proiektua aldatzen joan zen obra-lanak egiten ari ziren bitartean. Zirkuitu handiagoa egitea erabaki zen, eta horrek proiektua garestitu egin zuen, 52 milioiko kostua finkatu arte. 20 milioiko kapitala jarri eta gainerakoa Gobernuak bermaturiko maileguaren bidez finantzatu da. Txostenak dioenez, kontrol zorrotza egiten ari da kostuari eusteko.
Enpresak 2010-2013 eperako azterketa ekonomikoa egina dauka. Horren arabera, zirkuituak urtero dirua galduko du. Txostenak zirkuituak ekar dezakeen “etekin soziala” aipatzen badu ere, inguruko herrietan zerbitzuak aski ez direnez etekinak Logroño eta Iruñeak jasoko lituzketeela dio.
Enpresa pribatuaren etekina
Samaniego enpresaren etekina kalkulatzeko beharrezkoa litzateke haren kontabilitatea ezagutzea, baina enpresa pribatua denez ez da posible. Comptos Ganberaren aburuz, hiru etekin iturri izan ditu: zirkuituko obra-lanetan lorturikoa, aprobetxamendu-unitateak erostean eskuratutakoa eta, azkenik, urbanizazio gastuen banaketa, hau ere aldekoa izan baitu.
Samaniegok 31 milioi kobratu ditu Zirkuituko lanak egiteagatik (aurtengo urtarrilera arteko datuak dira). Beste 2,4 milioi ere jaso zituen bakarrik aritu zeneko garaietan eginiko lanengatik. Ordaindurikoa, hauxe: milioi bat euro Circuito de Los Arcos enpresaren %5 erostean eta 660.000 euro aprobetxamendu-unitateengatik, Udalari, Circuito de Los Arcos enpresari eta beste lur-sailen jabeei ordaindurikoak. Gainera, enpresa erosteko eskubidea ere badu.
Comptos Ganberaren ustetan, beharrezkoa da arau argia zehaztea batere ohikoak ez diren ekimen modu berri hauetan nola jokatu argitzeko. Hobetu beharreko gai bat prozesuaren kontrola da. Izan ere, Comptos Ganberaren aburuz Administrazioak hasieratik kontrolpean izan behar lituzke horrelako ekimenak. Eta kide pribatuaren aukeraketan konkurrentzia bermatu beharko litzateke. Bestalde, Administrazioak ondorengo gogoeta egin behar luke: enpresa pribatuekin elkar lanean aritzekotan kapitala kontrolatu gabe aritzeak merezi al du? (Sodenaren ekimenak alde batera utzita).
Comptos Ganberaren iritziz, horrelako inbertsio handiek ongi arrazoituriko plana behar dute, eta horrek helburuak, adierazleak eta bidegarritasun plana ere zehaztea eskatzen du.