Skip to main content

ASOCEX

2013/14 Nafarroa Bekak (2009-2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/14 Nafarroa Bekak (2009-2012) ()

Kontuen Ganberak gradu ondoko bekei buruzko txosten bat kaleratu, Ezker Batua talde parlamentarioak eskatua. Aipaturiko bekak Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan daude. Nafarroako unibertsitateetako ikasle hoberenei atzerriko punta-puntako ikastetxetan gradu ondokoak ikasteko aukera ematea da beken helburua, ondoren jasotako jakinduriak hemen eragina izan dezan.

Beken lehen deialdia 2009an egin zen. 2009-2012 epean 101 beka eman ziren. Kostua 3,7 milioi izan zen, matrikula, ostatua eta bidaia-poltsa barne.

Bekak banatzerakoan espedientea ez ezik, gradu ondokoaren kalitatea eta ikasketek Nafarroan izan dezaketen interesa ere kontuan hartzen da. Txostenak dioenez, 17 herrialdetako unibertsitateek eskainiriko ikastaroetarako bekak kudeatu dira. Kontuen Ganberaren aburuz, “Nafarroarako interes estrategikoa” irizpide nagusienetakoa bada ere, hori nola neurtzen den ez dago batere garbi. 21 errekurtso aurkeztu dira Gobernuaren erabakien aurka eta horietako baten ondorioz bost onuradun behiago onartu behar izan ziren 2011ko deialdian.

Gastaturiko 3,7 milioitik matrikulak ordaintzeko 1,7 milioi erabili dira; ostatu-mantenuan 1,7 milioi eta bidaia-poltsetan, 100.000 euro. Beka handiena 138.000 eurokoa izan zen eta murritzena, berriz, 14.000 eurokoa.

Jakintza-arloei dagokienez, enpresa zientzietan gastatu zen gehien: 1,1 milioi. Bigarrena zientzia eta teknologia: 940.000 euro. Eta hirugarren tokian gizarte-zientzia eta zientzia juridikoak daude: 800.000 euro.