Skip to main content

ASOCEX

2017/16 Nafarroako Arartekoa (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/16 Nafarroako Arartekoa (2016) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2016eko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako, eta Javier Eneriz da gaur egungoa Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du.

Arartekoak iaz 667.000 euro gastatu zuen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (479.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (148.000 euro).

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, azken urteotan nabarmen murriztu dira Arartekoaren gastuak. Kontuan hartzekoa da 2009an milioi bat euroko aurrekontua izan zuela. Langileriak ere behera egin du: 2010ean 12 lanpostu zituen, eta gaur egun zortzi ditu, eta horietako bat bete gabe dago.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.

Txostenak Arartekoaren iazko jardueraz ere datu batzuk ematen ditu: erakundeak 989 kexa kudeatu zituen, zerbitzu publikoak hobetzeko 15 proposamen egin zituen, bere kabuz 47 auzi aztertu zituen eta bi txosten argitaratu, horietako bat Parlamentuaren eskariz.