Skip to main content

ASOCEX

2018/11 Nafarroako Arartekoa (2017)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2018/11 Nafarroako Arartekoa (2017) (
158 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2017ko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako, eta Javier Eneriz da gaur egungoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du.

Arartekoak 658.000 euro gastatu zuen iaz. Gastu nagusia langileriarena izan zen (485.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (136.000 euro).

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, azken urteotan nabarmen murriztu da Arartekoaren gastua. Kontuan hartzekoa da 2009an milioi bat euroko aurrekontua izan zuela. Gastuaren jaitsiera langileriaren murrizketari dago lotua. Duela zortzi urte, erakundeak 12 lanpostu zituen eta gaur egun zortzi besterik ez.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.

Txostenak Arartekoaren iazko jardueraz ere datu batzuk ematen ditu: erakundeak 2.412 jarduketa egin zituen, 1.121 txosten kudeatu eta 921 kexa jaso zituen. 118 iradokizun egin zizkien administrazio publikoei, 232 aholku eta 122 legezko bete beharren oroigarri.