Skip to main content

ASOCEX

2012/30 Nafarroako Gobernuaren automobil-parkearen kudeaketa (2011)

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Nafarroako Gobernuaren automobil-parkeari buruzko txostena kaleratu du.

Txotenak dioenez, Nafarroako Gobernuak 915 auto ditu, horien artean agintarienak, departamentuenak, Foruzaingoarenak eta larrialdietarako erabiltzen direnak. Guztien %34 Foruzaingoak erabiltzen du (315 auto) eta gainerakoak Nekazaritza Departamentuak (205), Larrialdietako Nafar Agentziak (163), Herri Lan Departamentuak (59) eta Hezkuntza Departamentuak (59).

Automobil-parkeak sei milioi euro gastatu zituen iaz. 44 langile ari dira bertan lanean, gehienak agintarien txoferrak.

Langileriaren gastua 1,2 milioikoa da, ohiko gastuek 4 milioi egin zuten eta inbertsioetan 700.000 euro gastatu ziren. Ohiko gastuetan handienak gasolina eta olioa dira: 1,6 milioi. Autoen konponketa eta mantentzean 1,3 milioi gastatu ziren. Autoen alokairuan 450.000 euro gastatu ziren eta aseguruetan 270.000 euro.

Inbertsioa 46 auto erostera bideratu zen, horietako 26 Foruzaingoarentzat, reinting kontratua amaiturik erosiak. Aipatzekoa da 2008-2011 epean Gobernuak 5 milioi euro gastatu zituela 125 auto berri erosteko.

Txostenak dioenez, parkeko arduradunek aurkeztu duten aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du urteko ekonomia-jarduera eta legezkotasunaren gaineko azterketan ere ez da arazo handirik ikusi.