Skip to main content

ASOCEX

2000/15 Nafarroako ibaien saneamendu-plana

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/15 Nafarroako ibaien saneamendu-plana ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Nafarroako ibaien saneamendu-planari buruzko bideo-txostena aurkeztu du. Kontuen Ganbarak eginiko bigarren bideo-txostena da, orain dela lau urte ere zaborren tratamenduari buruzko txostena egiteko bideoa erabili baitzuen. Azpimarratzekoa da Kontuen Ganbara dela bideo-txostenak egin dituen Estatuko kontu epaitegi bakarra.

Bideo-txostena egiteko Fase-3 nafar enpresaren zerbitzuak kontratatu dira. Aipaturiko enpresa irudiak hartu eta ondorengo editatze lanaz arduratu da Kontuen Ganbarako teknikoen zuzendaritzapean.

Txostenak dioenez, Nafarroako ibaien saneamendu lanetan 23.361 milioiko dirutza gastatu da azken urteotan. Nafarroan ura garbitzeko 44 zentral daude eta horiek biztanleriaren ehuneko 77 hartzen dute: 361.000 lagun. Horiez gain, lantegiek sorturiko kutsadura kontuan hartuz gero, 44 zentraletan kontrolaturiko kutsadura 737.000 lagunek sorturiko kutsaduraren parekoa litzateke. 44 zentralen mantenimendu-kostua 730 milioikoa izan zen 1999an.

Bideo-txostenak emaniko gomendioei dagokienez, honakoak dira garrantzitsuenak: alde batetik, ur-saneamendurako planak etxeetatik sorturiko kutsadura besterik ez zuen kontuan hartu eta Kontuen Ganbararen ustez lantegiek sorturikoa ere kontuan hartu behar litzateke. Horrela, plana orokorra litzateke.

Bestalde, depurazio-zentral batzuek ez dituzte betetzen Europar Elkarteak aginduriko gutxienezko baldintzak. Nolanahi ere, Europar Elkartearen eskakizunak oraindik ez daude indarrean. Alde horretatik, egoera txarrenean daudenak Lekunberri eta Irurtzungoak dira.

Kontuen Ganbarak biztanleriari zuzenduriko informazio kanpainiak martzan jartzeko gomendioa ematen dio Gobernuari. Kanpainia horiek ibai eta erreken kutxadura gutxitzea lukete helburu eta, kutsaduraren aurka biztanle bakoitzak eguneroko jardunean egin dezakeena azpimarratu beharko lukete.