Skip to main content

ASOCEX

2022/06 Nafarroako Kontseiularen 2021eko Kontuak

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2021eko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira. 

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, gutxienez 15 urteko ibilbide profesionala egina duten ospe handiko legelarien artean. Zortzi urtez aritzen dira karguan, eta ez dute berriro izendatuak izateko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean.

Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Erakundeak bi langile ditu: legelaria eta presidentearen idazkaria.Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik. 

Nafarroako Kontseiluak, iaz, 248.000 euro gastatu zuen: 150.000 euro langilerian eta 123.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzuetan. Kontseiluko kideen ordain-sariak kapitulu horretan daude sarturik. Kontuen Ganberak dioenez, gastu hori langilerian sartu beharko litzateke. 

Kontseiluaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.   

Nafarroako Kontseiluak 41 txosten egin zituen iaz, 2020an baino 11 gehiago.