Skip to main content

ASOCEX

2016/07 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/07 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2014) ()
Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertu ditu: 2014ko kontuak, finantza egoera eta aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

2014an, NUPk 70,5 milioi gastatu eta 71,4 bildu zuen. Langileria da gastu handiena: 51 milioi. Bigarren gastu handiena ohiko ondasun eta zerbitzuena da: 13 milioi. Inbertsioetan 3,8 milioiko gastua egin zen.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 56 milioi egin zuten. Nafarroako Gobernutik dator horren zati nagusia. Ikasleek ordaintzen dituzten tasen bitartez, berriz, 15 milioi bildu zen.

NUPren kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta emaitza ekonomikoa. Legezkotasunaz eginiko azterketa ere NUPren aldekoa da, haren finantza jarduera legedia errespetatuz egiten baita.

2015eko hasieran, NUPk 1.329 langile zituen: 856 irakasle eta besteak administrazio eta zerbitzu lanetan. 2009tik, 87 langile galdu ditu.

Ikasleei dagokienez, 2014-2015 ikasturtean 8.295 ziren. Gehienak (7.065) gradu eta zikloak egiten ari ziren, eta gainerakoak master eta doktoretza-ikastaroak. Ikasleria berdintsu mantendu da azken urteotan. Dena den, gradu eta zikloetan jaitsiera dagoen bitartean, master eta doktoretza-ikasturtean gero eta ikasle gehiago dago.

NUPren finantza egoera ona da. 2009tik 11 milioitan jaitsi ditu gastuak, batez ere inbertsio eta funtzionamenduari lotuak. Diru-sarrerak ere zazpi milioitan gutxitu dira, Nafarroako Gobernuaren transferentzien jaitsieragatik. Horri aurre egiteko asmoz, unibertsitateak tasa eta prezio publikoak igo egin ditu.

Aipatzekoa da NUPk sei milioi baino gehiago duela diruzaintzan eta zor oso txikia: 2,6 milioi.

Txostenak dioenez, NUP Kontuen Ganberak eginiko gomendioak kontuan hartzen ari da. Dena den, bada bete gabeko bat, Gobernuari zein NUPri dagokiona: hainbat urtetarako finantziazio eredua, unibertsitatearen egonkortasuna bermatzeko.

Txostenak genero berdintasunean eginiko lana ere aztertu du. Alde horretatik, NUPren jardueretan kontu estrategikotzat hartzen dela azpimarratzen da. Kontuen Ganberak dioenez, NUPko arduradunak ahalegin handia egiten ari dira genero berdintasuna bultzatzeko, bai irakasle eta ikasleen artean, eta baita administrazio arloan ere.